Eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko 2002/91/EE Direktibaren xedapen nagusietako bat eraikinen ziurtapenaren garapena da, energia-kontsumoaren mailak agerikoak izan daitezen jabe, errentari eta erabiltzaileentzat eta eraikin bat eraiki, saldu edo alokatzen den bakoitzean energia-eraginkortasunari buruzko kontzientzia handitu dadin. Kalitaterik ezak ziurtapen-sistemaren sinesgarritasuna suntsitu egin dezake, eta arazoak eragin jarduketa ofizialetan eta estatu bakoitzeko lege-eskakizun nazionalak betetzea oztopatu. Ziurtagiriak informazio-iturri esanguratsu eta fidakor gisa garatzeko xedez, herrialde askok energia-eraginkortasuneko ziurtagiriei kalitatea bermatzeko sistema bat ezartzea erabaki dute. Estatu bakoitzaren ikuspegiak ageri dira txosten honetan.
”Quality assurance for energy performance certificates” agiria albistearen iturritik eskura daiteke.
Iturria: Build up , 2012/01/26