NyloSheet eraikuntza-material bat da, % 100 tapizetatik eta KOL (konposatu organiko lurrunkor) gabeko erretxinetatik ateratako material birziklatuz egina. Estalduretarako erabil daiteke, iragazkorra delako eta lizunari eta termitei aurre ondo egiten dielako.
Kolpeei ondo eusteaz gain, frogatuta dago NyloSheet panelek hezetasunaren aurkako hesirik jarri gabe ere estaltzen dituztela hormak, eta ustelgaitzak eta pintatzeko egokiak direla. Ezaugarri horiek direla eta, material ekologikoa da, edozein eraikini LEED kredituak gehitzeko aproposa.
Informazio gehiago, nyloboard fabrikatzailearen web-orrian .
IS Arquitectura blogean, material ekologiko gehiagori buruzko informazioa dago:
EcoClad: kanpoko estaldura ekologikoa . Paper birziklatuarekin eta erretxinarekin itsatsitako zur- eta banbu-zuntzekin fabrikatutako materialez egiten da EcoClad panel ekologikoa. Emaitza: panel gogor eta iraunkorra, fatxadak estaltzeko aproposa; urradurei eta UM izpiei ondo eusten die eta ur gutxi xurgatzen du (% 0,75). EcoClad
fatxadetarako estaldura da, eta Klip Bio Technologies-ek
fabrikatzen du.
Iturria: IS Arquitectura bloga , 2012/01/25.