Orain arte, Espainiako araudiaren arabera (47/2007 Errege Dekretua), eraikin berriek eta zaharberritze handiak egiten zituztenek soilik bete behar
zuten hori.
Otsailaren 2an, ordea, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak —50/1997 Legeak, azaroaren 27koak, ezarritakoa betez— guztion esku jarri zuen Errege Dekretu baten proiektua, lehendik dauden eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duena, entzunaldi-izapidea betetzeko. Proiektu hori interesdunen eskura egongo da hamabost egun baliodunetan, iragarkiaren argitalpenaren biharamunetik hasita, eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren webgunean egongo da. Lehendik dauden eraikinak —haien erabilera edozein dela ere— Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiri bat izatera behartzen dituen araudia onartu ahal izateko aldez aurretik egin beharreko urratsetako bat da hori.
Hau nabarmentzen da Errege Dekretuaren zirriborroan:
- 2013/01/01a baino lehen Industria Ministerioak martxan jarri behar ditu ziurtagiria lortzeko behar diren programa informatikoak;
- Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria beharrezkoa izango da 2013/01/01etik aurrera egiten diren salerosketa edo alokatze oso nahiz partzialen kontratuetan. Aurreko zirriborroekin alderatuta, aldaketa handia da hori, haietan epe hori 6 urte atzeratzen baitzen, eta betebeharra instalatutako potentzia termikoaren araberakoa baitzen;
- Ez dute hori bete behar urtean 4 hilabete baino denbora gutxiagoko alokairu-kontratua duten etxebizitza-eraikinek, besteak beste;
- Ziurtagiria lortzeko aukera orokorra CALENER programa informatikoa da;
- Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria eskatzea jabeari dagokio;
- Ziurtagiria egingo duten teknikariek eraikuntza-proiektuak edo eraikinetako instalazio termikoen proiektuak egiteko gaitzen dituen titulazio akademiko eta profesionala izan behar dute.
Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus BOEko iragarkia eta lehendik dauden eraikinen Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriaren proiektua
.
Iturria: Renovarte , 2012/02/03