Webgunearen
helburua da aipatu dugun “Behar bezalako Arreta” hori betetzeko tresna izatea, eta Zuraren Merkataritzaren eta Industriaren Espainiako Elkarteak, (Aeim
) eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren Baso Politika eta Desertifikazioaren Azpizuzendaritza Orokorrak sortu eta garatu dute.
“Behar bezalako Arreta” deritzon Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2010eko urriaren 20ko 995/2010 Araudia (Europako Batasuneko 2010eko azaroaren 12ko Aldizkari Ofizialean argitaratua) Europako Batasuneko FLEGT Ekintza Planean (Legeen aplikazioa, “gobernantza” eta merkataritza) sartzen da. Ekintza Plan hori legez kanpoko zuhaitz-mozketaren eta zuretik eta zur-produktuetatik eratorritako merkataritzaren aurka borroka egiteko sortu zen. Aipatutako Araudi hori 2013ko martxoaren 3an jarriko da indarrean.
Ekintza Planaren helburua da zur-ekoizleei laguntza ematea zuraren jatorria jakiteko sistemak garatu eta indarrean dagoen legedia aplikatzeko modua hobetu dezaten.
Zuraren eta zur-produktuen jatorriaren arriskua ebaluatzeari dagokionez, sistema zorrotz bat proposatu da, nazioartean ospe handia duten erakunde eta GKEen txosten ugaritan oinarritua.
Iturria: Construarea , 2012/02/07