Liburuaren jatorrizko izenburua: Residential Efficiency Retrofits: A Roadmap for the Future.
Araudi Laguntzaren Proiektuak (RAP, Proyecto de Asistencia Regulatoria) dokumentu bat argitaratu zuen, etxebizitzak egokitzeko estrategiei buruzkoa. Ipar Ameriketako eta Europako eraikinen karbono-emisioen eraginkortasuna hobetzeko eta/edo haiek murrizteko ahalmenaren erdia, gutxi gorabehera, lehendik dauden etxebizitzak hobeto egokitzeari lotuta dago. RAPek ibilbide-orri hori prestatu du etorkizunerako, arduradun politikoei eta profesionalei etxebizitzak birmoldatzeko estrategia diseinatzen eta ezartzen laguntzeko. Lan-planek oinarri sendoak behar izaten dituztenez, arrakastarako zortzi printzipio ezarri dira. Bi hamarkada baino gehiagotako nazioarteko esperientzia dute oinarri printzipio horiek, eta xedea da etxe bakoitzeko askoz aurrezpen-maila handiagoa lortzea eta beste edozein lurraldek, naziok edo estatuk orain arte eskuratu duen merkatu-eremua baino askoz zabalagoa eskuratzea.
Berriaren iturritik atzi daiteke dokumentua.
RAPi buruzko informazio gehiago lortzeko, bere web-orria bisitatu daiteke.
Iturria: Build up , 2012/02/13