Alcorcón (Madril) eta Los Palacios y Villafranca (Sevilla) herrietako udalek suteei aurrea hartzeko oinarrizko arauak ematen dizkiete hala eskatzen duten komunitateei, eta trebakuntza-ikastaroak ere ematen dituzte.
“Eraiki dezagun gure segurtasuna blokez bloke” lemapean, Los Palacios y Villafrancako udaleko larrialdi-zerbitzuek informazio-kanpaina bat jarri dute martxan; haren bidez, larrialdi-zerbitzuetako, babes zibileko eta suhiltzaile-taldeko kideek suteetarako eta larrialdietarako trebakuntza ematen diete jabe-komunitateei.
Los Palacios suhiltzaile-taldeak esaten duenez, Sevillan egiten ari den kanpaina berritzaile honek harrera oso ona izan du komunitateetan. Ikastaroek ordu pare bat irauten dute, eta teknikariek lehen laguntza, familiarako babes-neurriak, su-itzalgailuen ezaugarriak eta erabilera eta suteetan ebakuatzeko modua azaltzen dute.
Alcorcóngo Udalak herritarrentzako kontzientziazio- eta dibulgazio-kanpaina bat egin du. Kanpaina horren baitan, sute bat agertzean jarraitu beharreko autobabeserako oinarrizko jarraibideak biltzen dituen informazio-kartel bat banatu du bizilagun-komunitateetan. Hala, etxebizitza horietan bizi direnek suhiltzaileak iritsi bitartean segurtasun-neurriak hartzea eta haien lana erraztea lortu nahi da.
Suteen Aurkako Sozietateen Espainiako Elkartearen (Tecnifuego-Aespi) arabera, suteak prebenitzeko kanpainak (simulazioak eta ebakuazioak barne) gutxienez urtean behin egin beharko lirateke jabe-komunitateetan.
Iturria: De Puertas a dentro. El blog sobre administración de fincas de pisos.com , 2012/02/21