Gaur arte Eraikalen webgunean jaso diren mota horretako etxeen laburpena, bai nazionalak bai nazioartekoak. 2011ko abenduan argitaratutako laburpenaren eguneratzea.
Jarraian, gaur arte aipatu diren etxeak edo enpresa eraikitzaileak adierazten dira. Laburpena gaurkotuz:
Alemania:
- HUF Haus
. Luxuzko etxeak eta eraikinak eraikitzen dituzte.
Espainia:
- A-cero Tech
.
- Arquima
, zurezko etxe modularrak.
- Built To Live, S.L.
garapen-bidean dauden herrietan interes sozialeko etxebizitzak eraikitzen ditu, hormigoi armatu sismoerresistentezko zimenduak eta hargi-lan zeramiko trinkozko hormez egindako itxiturak jarriz.
- Garoza 10.1 etxea
. Herreros Arquitectos-ek diseinatutako etxebizitza industrializatua.
- Iratiko etxeak
. P200601608 patente zenbakia duen Errioxan eta Nafarroan etxe aurrefabrikatuen egilea.
- Cimpra
(Construcción Industrializada Modular Prefabricada S.L.). Sevillan 2009an sortutako enpresa da eta etxe aurrefabrikatu edo industrializatuak esportatzen aditua. Etxebizitzak egin ditu eta baita ikastetxeak, osasun-zentroak, kampamentu militarrak, etabarreko moduzko komunitate-zerbitzuak ere.
- Compact Habit
. Katalunian kokatua dago eta lantegian guztiz amaitutako eta hornitutako hormigoi armatuzko modulu bolumetrikoak eraikitzearen aldeko apustua egin du: eMii sistema berritzailea (eraikuntza modular integral industrializatua).
- Contenhouse
. Itsas edukiontziekin etxeak eraikitzen dituen enpresa bizkaitarra. Eraikin partekatuak ere eraikitzen ditu.
- EcoEstandar
. Edukiontziekin etxe aurrefabrikatuak egiten dituen Valentziar enpresa.
- Egoin
. Zurez eraikitzen duen enpresa bizkaitarra.
- Fabriq-21
. NCM Sistemas Modulares-ek eta Q-21 Arquitecturak garatu dute eta diseinu malgua, bioklimatikoa eta ekologikoa ditu ezaugarri.
- Futuria Home
. Eraikuntza modularrak diseinatu, egin eta merkataratzen duen Valentziako enpresa.
- Grupocid
. Zurezko etxe modularrak.
- Meltec
. Eraikuntza modularrak, eraikin eta txalet aurrefabrikatuak egiten dituen Asturiaseko enpresa.
- Modulab
. Madrilgo enpresa da eta arkitektura modular ekoeraginkorrak ikertu, diseinatu eta eraikitzen ditu, etxebizitzetarako, nekazaritza-garapen jasangarrirako, ostalaritzarako eta bulegoetarako.
- Modultec
. Egoitza Gijonen (Asturias) duen enpresa da eta eraikuntza modular industrializatuan dihardu.
- Modus-Vivendi
. Bizitegi-arkitektura modularra eskaintzen du, neurrira egin daitezkeen bost etxebizitza familiabakarretik hasiz. Modus-Vivendik Modultec Asturiaseko enpresarekin merkaturatzen dituzten etxebizitzen eraikuntza eta muntaketarako hitzarmena du.
- Noem
. Zurezko eraikin ezberdinak (gehienez 5 altueratakoak).
- Zbb
. Arabako etxeak, ekologikoak, energia-kontsumo baxukoak.
Estatu Batuak:
- Haven Custom Homes
. Pennsylvanian eraikitzen du eta Estatu Batuetako ipar-ekialdeko eskualdeez arduratzen da.
- Hive Modular
.
- Hom Escape in Style
.
- Livinghomes
. Moduluetan aurrefabrikatutako etxeak dira, lantegian eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED ziurtatuta daude eta eguzki-panelak, birziklatutako zurezko eta banbuzko estaldurak eta aireztatzeko sistema automatikoak dituzte, beste ezaugarrien artean. Enpresa amerikarra.
- Ma Modular
. Texasko enpresa da, KRDB diseinu eta eraikuntzako enpresak sortua.
- Marmol Radziner Prefab
.
- Piece Homes
.
- Simple Modern Homes
.
- Stillwater
etxe aurrefabrikatuak. Washingtoneko konpainia.
Finlandia:
- Kuusamo Log Houses
. Polkky talde finladiarreko kidea da eta zurezko etxeak eraikitzen ditu.
Gales:
- Plastiko birziklatuz egindako aurrefabrikatutako etxe modularrak, Thermo Poly Rock (TPR)
, Affresol
enpresarena.
Guatemala:
- IPS Sistema
. Banako etxebizitza industrializatua. Espainian bulegoak
dituzte.
Kanada:
- Meka
. Banbuz barneko estadura eta zedroz kanpoko estaldura duten edukiontziekin egindako etxe modularrak.
Ingalaterra:
- Portakabin
. Altzairuzko eraikin modularrak: eskolak, hospitaleak, bulegoak, haurtzaindegiak, biltegiak, etc.
Multinazionalak:
- Algeco/Williams Scotsman
. 20 herrialdetan daude: Frantzian, Erresuma Batuan, Espainian, Portugalen, Italian, Alemanian, Belgikan, Polonian, Txekiar Errepublikan, Errumanian, Finlandian, Eslovakian, Estonian, Lituanian, Luxenburgon, Holandan, Errusian, Mexikon, Kanadan eta Ameriketako Estatu Batuetan. Bere web orrian erikuntza modularreko industrian munduko lehenak direla diote.
Portugal:
- Modiko
eraikuntza modularreko sistema, Metalusa enpresa portugaldarrena.
Suedia:
- Zip House
. Gaur egungo tankeraz diseinatuta dauden etxeak dira, eskandinaviar itxura mantenduz; bere eraikuntzarako ZIPFRAME sistemapean dauden gaur egungo materialak eta teknikak erabili dira, SIPs paneletan oinarrituta daudenak (egiturazko panelak, isolamendu barne)
Iturria: Eraikal, 2012/02/23