Lurrikarak gertatzen direnean egiturek eta eraikinek duten errendimendua hobetzeko, material adimendunen erabilera —besteak beste, forma-memoria duten aleazioak (presio handiak izan ondoren forma berreskuratzeko gaitasuna dutenak)— ikertzen ari dira mundu osoko espezialista-talde ugari.
Reginal DesRoches-ek, Georgia Tech-eko Hiri- eta Ingurumen-ingeniaritzako Eskolako irakasleak, zuzendutako ikertzaile-talde batek eredu berri bat garatu du, lurrikarekiko erresistenteak diren egituren diseinua optimizatzeko balio dezakeena. Georgia Tech-eko prentsa-ohar baten bidez
eman dute lanaren berri; horrez gain, International Journal of Non-Linear Mechanics aldizkari espezializatuan argitaratutako artikulu batean
ere azaldu dute eredua. Espezialisten helburu nagusia da forma-memoria duten aleazioak aztertzea, ikusteko ea erabil daitezkeen lurrikarekiko erresistenteak diren eraikinak eraikitzeko.
Georgia Tech-eko ikertzaileek termodinamika eta mekanikako ekuazioak konbinatzen dituen eredu bat garatu dute, ebaluatzeko zer gertatzen den forma-memoria duten aleazioei karga-kopuru ezberdinak eta mugimendu gogorrak aplikatzen zaizkienean.
Eraikalen, albiste hau argitaratu zen 2011n: SOMen bi patente eraikuntzak lurrikaretatik babesteko .
Iturria: La Flecha , 2012/02/23