Indarrean da Ingurumen Inpaktua Ebaluatzeko 2011/92/EB Direktiba

Europako Parlamentuak eta Batzordeak Ingurumen Inpaktua Ebaluatzeko (IIE) Direktiba onartu dute: 2011ko abenduaren 13an kodetu zen eta 2012ko urtarrilaren 28an argitaratu zen testua, 2011/92/EB Direktiba izenez.

Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren bidez bermatzen da eraikuntza-proiektuek (urtegiak, autobideak, aireportuak, fabrikak eta energia-proiektuak, besteak beste) ingurumenean duten eragina ebaluatzen dela eta kontuan hartzen direla, Estatu kidearen agintari eskudunak proiektua baimentzeari buruzko erabakia hartu aurretik. Proiektu publiko eta pribatuen ingurumen-ebaluazioaren printzipio komunak 1985eko IIE Direktiban definitu ziren (direktiba hori 1997an, 2003an eta 2009an aldatu zen). IIE Direktiba eta horren hiru berrikuspenak lege-testu bakarrean bateratu dira orain, testu gardenagoan eta irakurterrazagoan, jatorrizko xedapenak aldatu gabe.

Berriaren jatorritik sar daiteke IEE Direktibaren testura.

Iturria: Europa.eu Kanpoko esteka, 2012/02/17

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Legegintza and tagged . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *