2012ko otsailean ondorengo berria agertu da: Eusko Jaurlaritzak alokairu sozialeko 432 etxebizitza eraikiko ditu sistema berritzaileak erabilita energia-kontsumoa murrizteko
. VISESAk eraikiko ditu Salburua auzoan, bost bloketan, 432 etxebizitza sozial horiek, energia-kontsumoa murrizten duten sistema berritzaileak erabilita eraikinetan. Energia elektrikoa edo termikoa sortzeko mikrosarea ezarriko da eraikinetan, iturri berriztagarriak bilduko dituena, ekonomikoki eta ingurumenari dagokionez optimizatuko duen kudeaketa-sistemarekin. Eguzki-energia termikoa metatuko da, mikrosareen bidezko energia-kudeaketa adimenduna aplikatuko da eta ESCO eredu berriak garatuko dira, bertako bizilagunak kontuan edukita.
Gainera, Construcciones Urrutia ia energiarik kontsumitzen ez duten Passivhaus estandarpeko 3 etxebizitza eraikitzen hasi da Jungitun (Araba) . ETBrekiko esteka honetan
, Construcciones Urrutiako Adelina Uriarteri egindako elkarrizketa bat dago; Passivhaus estandarrari buruzko azalpenak ematen ditu.
Eraikaleko berri eta gogoetetan 2011ko abenduan jasotako jasangarritasun-ziurtagirien laburpenean aipatzen zirenetako bat da Passivhaus
.
Eraikalen, Passivhausi buruzko hainbat berri argitaratu dira. Bio Passivhaus proiektua
, Eraikal blogean Passivhausi eskeinitako azken berriak, Espainia iparraldeko klima atlantikoan eraikuntza pasibo-ekologiko integralerako behar diren baldintzak ikertzeko eredu gisa pentsatua dagoen prototipoaren eraikuntzaz (Asturiasen) eta Passivhausi buruzko bi gidaliburuez dihardu.
Passivhaus eraikuntza-plataformako presidentea arabar arkitekto bat da, Javier Crespo Ruiz de Gauna jauna.
Passivhaus-en Espainiako 4. Konferentzia Passivhaus eraikuntza-plataformak (PEP) antolatu du, eta 2012ko azaroaren 8an eta 9an egingo da, Vitoria-Gasteizen.
Iturriak: artikuluan aipatuak: Passivhaus eraikuntza-plataforma, Construcciones Urrutia, Irekia, Eraikal eta Linkedin.