Lehen nekazaritza-ustiategi bertikala eraikitzen hasi dira Suedian

Obrei hasiera emateko ekitaldi sinbolikoa egin dute Linkoping hiriko ordezkariek; lanek 12 eta 16 urte bitarte iraungo dute. Hala, nekazaritza bertikalaren alde egiten duen munduko lehen hiria da Linkoping. Epe luzera hiri-nekazaritzarako bikaintasuneko nazioarteko zentro bat sortzea du helburu.

Nekazaritza-ustiategi bertikalak goitik beherako aldaketa dakar elikagai ekologikoak ekoizteko eran. Alde batetik, garraioaren kostuak ingurumenari eragiten dizkion kalteak kentzen dira, ekoizten diren leku berean saltzen baitira elikagaiak. Bestetik, teknologia garbien erabileraren erakusgarria da, gehiegizko beroa, CO2-a, ura eta zenbait hondakin erabiltzen dituen moduagatik. Nekazaritza-ustiategi bertikalek nekazaritza-jarduera berriro dentsifikatzeko lana egingo lukete.

Kono-enbor formako dorre bat da (Plantascraper® Kanpoko esteka); hiri-lurzorua ahalik eta gutxiena erabiltzen du, eta helize-formako arrapala patentatu bat du, landareek argi natural gutxiago behar izan dezaten. Barazkien ontziak zinta garraiatzaile paralelo batzuen gainean daude (kristalezko aurrealdean), mugitu daitezen, eta, hala, angelu guztietatik argitu daitezen.

Elikagai ekologikoak ekoizteko modu original honek erabiltzen duen irtenbide integratuak PlantaSymbioSystem® Kanpoko esteka du izena, eta ongarri organikoen ekoizpena, uraren berreskurapena eta birziklatzea, energia geotermiko eta eolikoaren eta eguzki-energiaren aplikazioa eta zenbait udal-hondakinetatik eskuratutako biogasa ditu oinarri.

Plantagonen Kanpoko esteka berotegi bertikal honen proiektua Swecorekin eta beste zenbait bazkiderekin lankidetzan garatu da.

Eraikalen albiste hau argitaratu zen: Lorategi bertikalen bitartez eraikinen girotze bioklimatikoa egiteko sistema baten patentea Kanpoko esteka lorategi bertikalen eta sabai berdeen bitartez eraikinen girotze bioklimatikoa egiteko. Gainera, berri horretan abetxe bertikalei buruzko hainbat berri laburbiltzen dira.

Berotegi bertikalen ustiapenarekin lotutakoa da BrightFarm Kanpoko esteka enpresa, New Yorken sortua. Supermerkatuetan edo haietatik hurbil jartzeko haztegi hidroponikoak diseinatzen, finantzatzen, eraikitzen eta kudeatzen ditu, eta, hala, elikagaien hornidura-kateko denbora, distantzia eta kostuak murrizten ditu. Haren negozio-eredua honelakoa da: iraupen-luzeko kontratuak egiten ditu enpresekin edo supermerkatu-kateekin (10 urte, gutxi gorabehera), eta baratze hidroponikoaren eraikuntzan eta mantentze-lanetan egindako inbertsioa bueltan jasotzeko moduko kantitateak eta prezioak ezartzen ditu bere produktuetarako. Gero, enpresa tokiko nekazari eskarmentudunekin harremanetan jartzen da, laboreak mantendu ditzaten, eta, hala, tokiko enplegua ere bultzatzen du. Bezeroentzat (supermerkatuentzat) bi alderdi erakargarri ditu: batetik, garraio-kostuak aurreztea dakar (beraz, prezioak jaits daitezke), eta, bestetik, produktu berdeak dira, ez baitute inolako garraiorik behar izan eta zenbait baliabideren erabilera optimoa (esaterako, urarena) egiten baitu, sistema hidroponikoari esker.

Iturria: IS Arquitectura Kanpoko esteka, 2012/02/27

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Zerbitzu berriak and tagged , , , , , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *