Zurez eraiki gidaliburua

Material hori erabiltzeak eraikitzeko eta ingurumena errespetatzeko berekin dakartzan abantailak bildu ditu gidaliburu honek. Nafarroako Unibertsitateko Zura Katedrak eta Nafarroako Gobernuak argitaratu dute.

Eraikuntzan zura erabiltzeak zer onura eta aukera dakartzan —dela erresistentziagatik, dela suarekiko portaera, iraunkortasuna, isolatzeko gaitasuna, ezaugarri akustikoak, estetika, ingurumenarekiko begirunea nahiz energia-iturri moduan duen jasangarritasunagatik— erraz ulertzeko moduan azaltzen ditu argitalpen horrek.

Adibide moduan, Nafarroan zein mundu zabalean zurez egindako hainbat eraikinen argazkiak bildu dira gidaliburuan.

Arkitektoen eta eraikuntza-ingeniarien elkargo ofizialen Nafarroako ordezkaritzetan eskura daiteke Zurez eraiki. Halaber, Zuraren Katedrak Facebooken eta Twitterren dituen profilen bidez (@CatedraMadera) ere eska daiteke. Horrez gainera, Interneten, Zuraren Katedraren, Nafarroako Gobernua-Nafarroako Unibertsitatea webgunean Kanpoko esteka ere eskuragarri dago.

Gidaliburuaren izen bereko (Zurez eraiki Kanpoko esteka) sustapen teknikoko proiektu bat ere bada —Confemaderak (zuraren sektoreko Espainiako patronala) bultzatua, sektoreko enpresaburu pribatuek gidatua eta Zura Sustatzeko Espainiako Kontseiluan txertatua—, zeinak zurez ondo eraikitzeko arauak eta gomendioak ematen baititu, betiere Espainiako arauekin bat. Webgune horretan aurki daitezke Eraikuntzaren Kode Teknikoa aplikatzeko dokumentuak, hartan aurreikusi gabeko kontuei buruzko txosten teknikoak (hala nola zurezko eta hormigoizko solairu mistoak, estalkiak…), argazkiak, dokumentu legalak, arauak eta, oro har, zurez eraikitzen irakasteko eta zurez eraikitzeak dakartzan ingurumen-balioak erakusteko behar den dokumentazio tekniko guztia.

Iturriak: Construnario Kanpoko esteka, 2012/03/15 eta Eraikal

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *