Ingelesez idatzitako dokumentua; Trikimailu berriak adreilu zaharrekin: eraikin zaharrak berrerabiltzeak karbono dioxidoaren emisioak murrizteko balio dezake

Dokumentuaren jatorrizko titulua: New tricks with old bricks: how reusing old buildings can cut carbon emissions.

Etxebizitza Hutsen Agentziaren (EHA Kanpoko esteka) txosten horretan, etxe birgaituak eta etxe berriak alderatzen dira, alderdi hauei dagokienez: karbono dioxidoaren emisioak, materialei dagokien karbono dioxidoaren emisioa eta karbono dioxidoaren emisio operazionala (erabilerakoa).

Ingalaterrako sei azterketa-kasutan oinarritzen da azterketa. Azterketa 2008koa bada ere, berriaren iturrian 2012ko apirila agertzen da.

Azterketaren ondorio nagusietako bat da, etxebizitza hutsak berrerabiltzeari esker, karbono dioxidoaren (CO2) 35 tona aurreztuko liratekeela hasiera batean, eraikuntza berrietako materialek eta eraikitzeak berak berekin dakarten emisioa desagertu egiten baita. 50 urteko tartean, ordea, ez dago ezberdintasunik etxebizitza berriek eta etxebizitza birgaituek duten emisioen batezbestekoetan, berriak birgaituak baino hobeto isolatuta daudelako.

Ingelesez idatzitako dokumentua: Karbono-isurketa txikia eragiten duten teknologiak ahalbidetzen dituzten materialen ibilbide-orriari laguntzeko ebaluazio zientifikoa. Energia-eraginkortasunerako materialak eraikinetan Kanpoko esteka, eraikinetako materialen energia aurrezteko potentziala identifikatu da etorkizunerako erronka-gai moduan.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2012/04/24

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *