Etxean energia biltegiratzeko sistemak

Teknologiak partekatuko dituzte bi enpresa hauek: SolarCity Kanpoko esteka, AEBkoa, eguzki-energiako instalazioak egiten dituena, eta Tesla Motors Kanpoko esteka, auto elektrikoak egiten dituena. SolarCityk etxean energia biltegiratzeko sistema bat merkaturatu behar du; sistema hori Tesla Motorsen baterietan oinarritzen da.

Sistema erabil daiteke, adibidez, etxebizitza baten elektrizitate-hornikuntza babesteko, etxea sarearekiko erabat independentea izan dadin (eguzki-panelekin behar beste elektrizitate sortzen badu), edo elektrizitate-faktura nabarmen merkatzeko, sareko elektrizitatea prezio baxuena duenean soilik kontsumituz (sareko elektrizitatearekin bateriak kargatzen dira) eta puntako orduetan etxean elektrizitatea biltegiratzeko sistema erabiliz.

Etxean energia biltegiratzeko sistema Solarcityren sare komertzialaren bidez eros daiteke AEBn, eta, Kaliforniako eskualde batzuetan, alokatu egin daiteke.

Eraikalen, honako berri hau argitaratu zen: Energia biltegiratzeko eta sistema kudeatzeko panel fotovoltaikoen sistema integratua jarriko dute martxan 2012ko udan Japoniako bi enpresak Kanpoko esteka. Kyocera eta Nichicon bizitegietarako prestatzen ari diren energiaren kudeaketa-sistemak energia berriztagarriaren ekoizpena, energia biltegiratzea eta haren kudeaketa biltzen ditu. Energia garbiaren kudeaketa-sistema berri horrek osagai hauek ditu: Kyocera etxeko panel fotovoltaikoak, Nochicon etxeko ahalmen handiko litiozko ioidun bateriak, eta energia-eraginkortasuna kudeatzeko softwarea, sisteman txertatua.

Iturria: ISon 21 Kanpoko esteka, 2012/05/14

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Enpresa informazioa, Eraginkortasun energetikoa, Produktu berriak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *