ISO 10006 arauetan jasotako espirituaren araberako eraikuntza-proiektuen kudeaketa. Obra baten eraikuntzan parte hartzen duten eragileen definizioa

Artikuluaren egilea Víctor Yepes Piqueras da, Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Eraikuntza Ingeniaritzako irakaslea eta Hormigoiaren Ingeniaritza Masterreko zuzendari akademikoa.

Eraikuntzako edo ingeniaritza zibileko obra bat (sustatzailea, jabetza, azken erabiltzailea eta abar) eraikitzen parte hartzen duten eragileen artean nabarmentzekoak dira lau; eragile horien arteko harremanek zehaztuko dute ISO 10006 arauetan jasotako espirituaren arabera proiektu-kudeaketarik ezarri ote daitekeen. Hauek dira:

  1. Proiektugilea (P): obren zehaztapenak proiektu deritzon dokumentu batean zehazteaz arduratzen den teknikaria edo teknikari-multzoa izango da.
  2. Zuzendaritza eskuduna eta Kontrola (Z): obrak aurreikusitakora egokitzen diren kontrolatzen duen teknikari-multzoak osatzen du, zeina ustekabeko egoerak konpontzeaz arduratzen baita.
  3. Eraikitzailea (E): enpresa kontratista eta hark azpikontratatutako enpresak dira, eta proiektuaren zuzendaritza eskudunak agindutakoaren arabera gauzatzen dute obra.
  4. Azpiegitura-kudeatzailea (K): obrak bere onurarako ustiatzen dituen pertsona edo enpresa da. Obren azken erabiltzaile izan daitezke, edo ez.

Lau eragile horietariko bakoitzak bere helburuak ditu, eta helburu horiek besteenekin bat etor daitezke edo ez. Hala, obraren ezaugarriek eragina dute ustiaketan eta mantentze-lanen kostuan, ezartze-kostuen minimizatzea ez dator bat obraren balio-bizitzarekin, epeek eta kostuek lotura dute eraikuntza-prozedurekin, eta abar. Alde interesatu bakoitzaren helburuek bat egiten dutenean baino ezin dira ezarri loturak eragileen artean. Izan daitezkeen egoeren aurrean, ISO 10006 arauan jasotakoa betez, aldeetako bakoitzaren interesen bat-etortzearen arabera kudeatuko dira proiektuak. Kudeaketa-sistema hori ezartzea errazten duten harremanek barnean hartzen dute eraikuntzaren eta eraiki osteko azpiegituren ustiaketaren arteko bat-etortzea, bazter utzi gabe eraikitakoaren diseinuak eta onespen-kontrolak eraikitzailearekin eta ustiatzailearekin duten harremana.

Albistearen iturrian, eraikuntza eta ingeniaritza zibileko lanetako zenbait diseinu-, eraikuntza- eta ustiaketa-mota zehazten dira. Lehen aipatutako lau eragileen artean helburuak partekatzeko 15 modu zehaztu daitezke guztira. Aukera denak hartzen ditu (horietatik bost ohiz kanpokoak dira), eta 15 motetako hiruren adibide zehatzak ematen ditu. Horrez gainera, berak idatzitako beste post batzuk aipatzen ditu, hauei buruzkoak: proiektuen arazoak, kalitate-arazoak eta eralgiketak, ISO 10006 araua arazo horiek konpontzeko erabiltzea, bai eta giza baliabideek kalitateri dagokionez dituzten arazoak konpontzeko ere. Post horietariko batzuk Kanpoko esteka Eraikalen aipatu dira.

Egile horren beste post interesgarri bat hau da: “Aproximación al concepto de calidad en el proceso proyecto-construcción” Kanpoko esteka.

Iturria: Valentziako Unibertsitate Politeknikoa, Victor Yepes-en bloga Kanpoko esteka, 2012/05/06

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Arauak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *