La Plataforma de la Construcción enpresak (birgaitzeen eta berrikuntzen profesionalentzako eraikuntza-materialak banatzen ditu) Obraren eta berrikuntzaren 2012ko gida argitaratu du. Haren helburua da eraikuntza- eta birgaitze-proiektuetarako irtenbideen salmenta eta merkaturatzeari laguntzea ikuspegi hauetatik:
- % 100eko jasangarritasuna: eraginkortasuna / energia-aurrezpena eta ingurumenarekiko begirunea
- berrikuntza
- barrualdeen egokitzapena eta apainketa
252 orrialdetan, 2011ko gida zabaldu eta berritu egiten du 2012ko Obraren eta berrikuntzaren gida berriak . Eskuliburu didaktikoa da, eta % 100 jasangarriak diren erreformak egitearen onurak bezeroari azaltzen laguntzeko balio dunena, bazter utzi gabe berrikuntzak eta abangoardiako apainketa egiteak ematen duten balioa.
Helbide honetan dago eskura gida.
Iturria: Construmatic , 2012/06/12