Piloturik gabeko hegaldiak, fatxada eta teilatuetako bero-ihesak ikusi ahal izateko irudi termikoak hartzeko

Normalean airetiko argazkiak ateratzeko erabiltzen diren hegazkin txikiek eta bestelako aireontziek zailtasunak izaten dituzte hiri-eremu batzuetan sartzeko, airean hartu ohi duten altuera baino txikiagoan lan egin behar badute.

Hiri-azterketa topografikoan sortzen den arazo hori gainditzeko eta zeregin jakin horretarako aplikazioei aldakortasun handiagoa emateko, tripulaziorik gabe hegan egiten duen helikoptero bat jarri du martxan GYC Kanpoko esteka Arabako ingeniaritza-enpresak; iristea oso zaila den lekuetara joaten da, eta hango irudiak hartzen ditu. Enpresa horrek erabiltzen duen sistemaren bidez, airetiko argazkiak eta bideoak egin daitezke; hau da, irudi termikoak har daitezke fatxada eta teilatuetako bero-ihesak ikusteko.

Proiektua duela hiru urte sortu zen. GYC etxeko arduradunek, zeinak ordura arte ohiko topografian espezializatuak baitzeuden, erabaki zuten tripulaziorik gabe hegan egingo zuen plataforma bat eskuratzea, «datuak azkar eskuratu zitzakeena, bezeroei ohiko azterketa topografikoek baino balio erantsi handiagoa ematen duen informazioa eskaintzeko». «Hainbat azokatan izan eta gero, teknologia aitzindari hau aukeratu genuen; airetiko irudiak informazio erabilgarri bihurtzen laguntzen digu orain arte sektoreak askorik ustiatu ez dituen esparru berrietarako, hala nola ingurumenerako, jarraipen energetikorako, arkeologiarako eta hirigintzarako», adierazi du euskal enpresa horretako bazkide sortzaile Lorenzo Díaz de Apodacak.

Garatutako plataforma hori aireontzi txikien sailean sartzen da, tripulaziorik gabe hegan egin dezaketenetan; urrutiko kontrol bidez gidatu daiteke, eta gidariak ontziaren hegaldia bistaratu dezake bereizmen handiko pantaila duen ordenagailu eramangarri batean. Helikopteroak aireko mugimenduetarako egonkortasun handiagoa ematen dioten lau ardatz edo errotore ditu. «Bereizmen handiko irudien bidez jarraipen zehatza egin behar duten aholkularitza-enpresei, erakunde publikoei eta ingeniaritza-enpresei obren jarraipena eta kontrola egiteko aukera ematen dien tresna da. Gure teknologiak jarraipen linealaren mugak gainditzen ditu, sarbide zaileko edozein eremutara egokitzen baita”.

Aireontziaren lanaren lehen fasean, arduradunek motorra pizten dute urrutiko agintearen bitartez. Behin aktibatuta, helikopteroa hegaldatu egiten da, gehienez 200 metroko altuerara; hala, edozein gainazaletara irits daiteke kalitate handiko irudiak harrapatzera. “Ez dugu hegan egiteko baimenik behar; horri gehitzen badiogu zeinen erraz garraiatzen den, lanak ezin azkarrago eta merke egin ditzake, oso eremu bereziak estaltzen baititu”.

Irudiak aireontzitik hartutakoan, enpresako adituek tratamendu estereoskopiko bat aplikatzen diete beren I+G+B-ko laborategian, kale eta bide publikoetan harrapatutako irudiak 3Dko formatuan ikusi ahal izateko. “Aldez aurretik bezeroarekin hitzartutako puntu zehatzak erregistra ditzakegu. Behin hegaldia planifikatuta, zehaztutako puntura inguratzen da helikopteroa, eta argazkiak egiten ditu angelu egokienetik, bereizmen handiko irudia lortzeko egokituta.

Lortzen diren irudien kalitatea, arduradunaren esanetan, piloturik gabeko aparatua iristen den altueraren eta ekipoak daraman kameraren bereizmenaren araberakoa da. “Merkatuan dauden kamera estandarrak dira, baina guk desbideratuta dauden lenteak zuzendu egiten ditugu proiektu berezietarako”.

Airetiko argazkigintzan ohikoak diren zailtasunak gainditzeko (normalean haizeak eta antzeko faktore meteorologikoek sortuak), egonkortasun aparta ematen dioten hainbat sentsore eta inklinometro ditu helikopteroak; hala lortzen da zehaztasun handiena azken belaunaldiko tresna honek egiten dituen argazki eta bideo guztietan.

Iturria: El Mundo Kanpoko esteka, 2012/06/11

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Produktu berriak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *