Malariaren kontrako pintura

Malaria da Afrika eta beste lurralde batzuk zigortzen dituen epidemia handietako bat, jakingo duzuenez. Gaixotasun hori anofele eltxoaren ziztadaz hartzen da, eta, urteek, ikerketek eta nazioarteko kontzientziazioak aurrera egin duten arren, puri-purian dago, ez baitago behin betiko txertorik aurkitzeko modurik, itxuraz.

Neurri partzial edo prebentiboak hartzea da aukera bakarra; adibidez, fumigazioa, eltxo-sareak erabiltzea eta malariaren profilaxia deritzona hartzea (arriskutsuak izan litezkeen eskualdeetara joaten direnei ematen zaizkien kinina-pilulak).

Orain dela hamarkada bat, ordea, Espainiako zientzialari batek irudimena martxan jarri zuen, eta gaixotasun hori arintzeko asmakuntza harrigarri eta iraultzaile bat egin zuen: pintura berezi bat, osagaien artean intsektizida daukaten mikrokapsula polimeriko batzuk dituena. Paretetan jartzen da, eta automatikoki askatzen du eragin plagizida, mantso eta etengabe, urteetan (hori da fumigazio arrunten aldean duen abantaila), gizakiarengan eraginik izan gabe eta eltxoen eta beste intsektu transmititzaile batzuen errunaldiak deuseztatuz eta esterilizatuz.

Inesfly Kanpoko esteka izena du eta ez da soilik malariarako egokia, baizik eta ziztada bidez kutsatzen diren gaixotasun guztietarako: dengea, Chagasen eritasuna eta abar. Haren asmatzailea, Pilar Mateo Herrero doktorea, Ciencia y Conocimiento en Acción fundazioko lehendakaria da. Fundazio horrek pintura-fabrika bat eta laborategi bat sortu berri ditu Ghanan, nazioarteko talde baten laguntzarekin. Inesfly Afrika proiektuak kontinente osora banatuko du pintura, gizarte-ekimenak egingo ditu, eta langile-kopuru handi samar bati emango dio lana.

Eraikalen pinturei buruzko beste zenbait berri:

Pintura honek titanio dioxidoa darama. Eraikalen material deskontaminatzaile horri buruz zenbait berri Kanpoko esteka argitaratu dira.

Iturria: La Brújula Verde Kanpoko esteka, 2012/06/12

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Produktu berriak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *