Lau eskuliburu berri higiezinetako patologiei aurrea hartzeko

Metalen korrosioa eraikuntza gidaren azala

Lau titulu berri argitaratu dira teknikariei prozedura berrien aplikazioen berri emateko: “Metalen korrosioa eraikuntzan”, “Estalki lauen hermetikotasuna”, “Etxaurreen hermetikotasuna” eta “Sotoen hermetikotasuna”. Halaber lagunduko die eraikuntzako arazo ohikoenak konpontzeko beharrezko sistemen berri jasotzen.

Murtziako Autonomia Erkidegoko Herrilan eta Lurralde Antolaketako Sailak, Murtziako Eskualdeko Aparejadore, Arkitekto Tekniko eta Eraikuntzako Ingeniarien Elkargo Ofizialarekin batera, higiezinetako patologiei aurrea hartzeko lau eskuliburu aurkeztu ditu, eraikuntzaren alorrean ere kalitatearen kultura bultzatzeko eta sendotzeko.

Antonio Sevilla sailburuak azaldu zuenez, “parte hartzen duten teknikariak egokitzeko eta eguneratzeko ahalegin berezia egitea eskatzen dute aurrerapen teknologiko ugariek, diseinuen gero eta konplexutasun handiagoak eta katalogoetan gero eta material berri eta desberdin gehiago agertzeak”.

Elkargoko profesional eta Saileko teknikarien azterketen eta lanaren emaitza dira dokumentu hauek; izan ere, Sevillaren esanetan, “akatsik ohikoenen zerrenda xehea egitea lortu dute, hartara soluzioak normalizatzeko, eta horiek aplikatzeko prozedura erraz eta eraginkorrak planteatzeko”.

Sailburuak, gainera, gogorarazi zuen “higiezinen parkea handitu deneko etapa baten ostean, oraingoan parke hori gutako bakoitzaren ondare moduan zaintzea eta mantentzea egokitzen dela, zeren orain txikikeriak konpontzen inbertitzen dugun euro bakoitzeko, etorkizunean patologiak konpontzen xahutu beharko genituzkeen bosna euro aurreztuko baititugu”.

Eraikinak diseinatzeko unean haien mantentze-lanak aintzat izateko ildo honetan bertan, Enrique Alario Catalá-ren Con la Cámara a Cuestas… Oxidación de Estructura Metálica Kanpoko esteka artikulua irakur daiteke.

“Herrilan Sailean uste osoa dugu kalitatean eta jakintzan, lan-filosofia moduan” adierazi zuen sailburuak, “eta, hala, hiri-azpiegiturak hobetzeko estrategien aldeko apustua egin dugu”.

“Gure profesionalen trebetasuna gure eraikinen kalitatearen bitartez bistaratzen da kanpoan, eta kalitate horrek ez du eraikuntzara bakarrik mugatu behar; aitzitik, mantentze-lanetara ere hedatu behar da”.

Arau teknikoek eta bezeroek gero eta eskakizun handiagoak ekartzen dituzte, eta horrek motibatu egiten ditu arloko teknikariak eskaerei egokitzeko. “Trebakuntza-prozesu hori eskuragarriagoa gerta dadin jarri ditu haien eskura eskualdeko administrazioak eskuliburu hauek”, adierazi zuen Sevillak.

Lau eskuliburu argitaratu berriak Murtziako Autonomia Erkidegoko Herrilan eta Lurralde Antolaketako Sailaren webgunean Kanpoko esteka daude eskura, eraikuntzaren kalitateari buruzko beste hirurekin batera (hauekin hain zuzen: (Manual básico: Control de la ejecución en obra de las uniones soldadas, Manual básico: Prevención de fallos en revestimientos con morteros monocapa eta Manual básico: Fachadas ventiladas y aplacados. Requisitos constructivos y estanqueidad).

Iturria: Inmodiario Kanpoko esteka, 2012/06/27

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, Kalitate-kontrola obretan and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *