Petroliotik eratorritako erretxinik ez duten zurezko habeak

Petrolioaren inolako mendekotasunik ez duten zurezko habeak fabrikatzea (egitura-eraikuntzarako) da CELLUWOOD Kanpoko esteka europar proiektuaren helburu nagusia. Hauek ari dira proiektu hori garatzen: Altzariaren, Zuraren, Bilgarrien eta Kidekoen Institutu Teknologikoa, AIDIMA Kanpoko esteka, Erresuma Batuko Brunel Unibertsitatea Kanpoko esteka; Greziako Chimar Hellas Kanpoko esteka, Esloveniako Contemporary Building Design Kanpoko esteka; Espainiako Tecnifusta Kanpoko esteka eta Belgikako InnovaWood Kanpoko esteka; InWood Developments Kanpoko esteka britainiar enpresa da ekimenaren koordinatzailea.

Eco-innovation First Application and Market Replication Projects programaren barruan sartzen da proiektu hori. Europar Batzordeak sustatzen du programa, ingurumen-inpaktuak erauzi eta murrizteko eta baliabideak era optimoan erabiltzeko, prozesu, teknika, zerbitzu, produktu eta teknologietan irtenbide “ekoberritzaileen” bidez. Horren guztiaren azken helburua da berotegi-efektuko gasen emisioak gutxitzea.

CELLUWOOD (Laminated Strong Eco-Material for Building Construction made of Cellulose-Strengthened Wood) proiektuaren kasuan, ekimen hori bereziki esanguratsua da. Izan ere, zurak ordezkatu ditu fabrikazio-prozesuan ingurumenari kalte egiten dioten bi material, altzairua eta hormigoia, hain zuzen.

Zuhaitz bat argitik eta airetik bizi da, 1,83 tona CO2 finkatu beharra du zur tona bat sortzeko, eta antzeko kantitatea atxikitzen du moztu ondoren ere. Horrenbestez, zurezko produktuak fabrikatzeko behar den energia altzairua sortzeko behar dena baino 6 aldiz txikiagoa da (40 aldiz txikiagoa, aluminioaren kasuan). Gainera, kontuan izan behar da zura isolatzaile termiko natural bikaina dela, beira baino 6 aldiz hobea, hormigoia baino 10 aldiz hobea eta aluminioa baino 1.700 aldiz hobea.

Gaur egun, zurezko egitura handiak sortzeko, oso zur bereziko xaflak elkartzen dira petroliotik eratorritako itsasgarrien bidez, eta ur asko behar duten prozesu industrial konplexuen bidez. Zura aukeratzean, erresistentzia-funtzioan kalte egin dezaketen begiak eta akatsak kendu egiten dira. Proiektuak ekoberrikuntza bat sartzen du prozesuan: konponketak zelulosazko mintzen bidez egiten dira eta zuntz naturalez osatutako itsasgarriak erabiltzen dira. Hala, aipaturiko arazoak gainditu eta ingurumen-helburua beteko dute.

Proiektuaren emaitzei esker, eraikuntzarako zuraren merkatu berri eta handiago bat sortuko da, material berriekin egindako habe eta zutabe ekologikoak garatuta, eta egun egiturazko zura ekoizteko dauden teknologiak hobetuko ditu. Horren bidez, Europa osoko landa-ekonomiak suspertu egingo dira eta basoen kudeaketa egokia sustatuko da. Gainera, eraikuntza-sektorearen karbono-aztarna nabarmen txikituko da.

Eraikalen, zurez eraikitzeko gidaliburuak eta zurarekin zerikusia duten I+G proiektuak argitaratu dira:

Iturria: Infocalidad Kanpoko esteka, 2012/06/21

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in I+D Proiektuak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *