Txileko Eraikuntza Institutuak
bere webgunean eskuragarri jarri ditu Evaluación de Estrategias de Diseño Constructivo y de Estándares de Calidad Ambiental y Uso de Energía en Edificaciones Públicas, Mediante Monitorización de Edificios Construidos izeneko proiektuaren emaitza gisa sortutako dokumentuak.
Berrikusteko moduko hainbat dokumentu daude, baina bi dira nabarmentzekoak: “Energiaren Kudeaketa”ri eta “Diseinu Pasiboa eta Energia Eraginkortasuna”ri buruzkoak. Bi eskuliburuak eraikin publikoen testuinguruari dagozkien arren, ongi laburbiltzen dituzte azterketa egiteko ezagutu behar diren aurrekariak, eta, aldi berean, gai horiei buruz gehiago ikasteko aukera ematen dute, dokumentu didaktikoak baitira.
Azterketa Txilen egin da, eta, horregatik, tokiko erreferentzia eta aurrekari ugari daude. Herrialdeak duen aniztasun klimatikoa dela eta, dokumentuak irakurtzeko interesgarriak dira. Baina ezaugarri hori bera kontuan hartu behar da, dokumentu horietako informazioa beste eskuliburu batzuekin egiaztatu behar denean.
Eskuliburuak berriaren iturrian eskuratu daitezke (Scrib-en esteka) eta Txileren Eraikuntza Institutuan:
- Eraikin Publikoetan Energia Kudeatzeko Eskuliburua
. Eraikuntzako Hedapenaren Zuzendaritzak garatua, eta Txileko Unibertsitate Katoliko Pontifizioaren DECON UC-k egina.
- Eraikin Publikoen Diseinu Pasiboa eta Energia Eraginkortasuna
. Biobioko Unibertsitateko Erikuntza Teknologiak Aztertzeko Zentroak (CITEC) egina.
Iturria: e-construcción , 2012/06/18