DITE 034 gida onartu dute, aukera ematen duena fatxada-estalduren kitei CE marka jartzeko

Europako Batzordeak DITE 034 Kits for external wall claddings (fatxada-estalduren kitak) gida onartu du, EOTA Kanpoko esteka European Organisation for Technical Approvals erakundeak egina. Gida horri esker, uztailaren 1etik aurrera, kit horientzako CE marka lortu ahal izango dute DITE Europako Egokitasun Teknikoko Dokumentua egiten duten erakunde baimenduek.

ITeC Kanpoko esteka Institut de Tecnologia de la Construcció de Catalunya institutuak DITE 034 gida egiten lagundu du, eta esperientzia handia du fatxaden estaldura-sistemak ebaluatzen eta, oro har, fatxaden industrializazio-sistemetan. ITECen webgunean daude ikusgai ITECek arlo horietan orain arte igorritako DAU Kanpoko esteka (Documentos de Adecuación al Uso edo Erabilerara Egokitutako Dokumentuak) eta DITE Kanpoko esteka dokumentuak.

Gida bi zatitan banatuta dago, eta fatxada-estalduraren kitaren titularrak kit horretarako zehazten duen irismenaren arabera aplikatzen da:

  • I. zatia: estaldura-elementu batek eta substratura finkatzeko gailuak osatutako kitak.
  • II. zatia: estaldura-elementu batek, haren finkatze-gailuak, azpiegiturak eta haren substratura finkatzeko gailuak eta isolamendu termikoko geruza batek (azken hori aukerakoa da) osatutako kitak.

Estaldura-kitak merkaturatzen dituen enpresa da kitaren titularra (eta dagokion DITE dokumentuaren eta CE markaren titularra), eta, beraz, hura arduratzen da prestazioez.

DITE 034 gida onartzeak fatxada-estalduren kiten prestazioak ebaluatzeko Europako esparru bateratu bat ezartzen du, eta horrek aukera ematen du DITE dokumentua eginez kit horiei CE markak jartzeko, zeina beharrezkoa baita halako produktuak Europako merkatuan esportatzeko.

DITE gida hainbat materialetako estaldura-elementuei aplika dakioke (metala, zeramika, zuraren deribatuak, material ijeztuak, mortero armatua, harri naturala, etab.), estaldura-kiten hainbat multzo barne hartzen ditu, elementua azpiegiturara finkatzeko eta eusteko elementuaren tipologiaren arabera. Hona hemen gidako prestazio nagusiak:

  • Suarekiko erreakzioa
  • Junturen estankotasuna (euriarekiko babesa)
  • Drainatze-gaitasuna
  • Substantzia arriskutsuak
  • Portaera mekanikoa: estaldura-elementuek, finkatze-gailuek eta azpiegiturak ekintza bertikal eta horizontalekiko dituzten propietate mekanikoak; haizearekiko eta inpaktuekiko erresistentzia
  • Portaera higrotermikoa
  • Aireko zaratarekiko eta beroarekiko isolamendua
  • Iraunkortasunaren eta zerbitzuaren alderdiak (adibidez, pultsu bidezko kargak, izotza/urtzea, korrosioa, UV izpien ekintza, etab.);

Prestazio horietako batzuk beti hartu behar dira kontuan; beste batzuk, berriz, garrantzitsuak izango dira edo ez dira izango estaldura-kit jakin horren izaeraren, aitortzen diren erabileren eta funtzioen eta titularrak aukeratzen duen helburuko merkatuen arabera.

Laster, DITE 034 gida eskuragarri egongo da EOTAren webgunean.

Euskal Autonomia Erkidegoan Europako Egokitasun Teknikoko Dokumentua (EETD) ematea Kanpoko esteka Eraikal berrian, EETD sistema, CE marka, etab. azaltzen dira.

Eraikalen argitaratutako EETDi buruzko zenbait berri:

Iturria: Construmatic Kanpoko esteka, 2012/07/06

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Legegintza and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *