Dokumentua, ingelesez: Kualifikazio profesionalerako irizpideak – Liburu Zuria

Dokumentuaren jatorrizko titulua: Criteria for Professional Qualification – White Paper.

“Kualifikazio profesionalerako irizpideak” liburu zuriak tituludunek eta profesionalek haien trebakuntza akademikoan eta profesionalean, eta arkitekturan eta hiri-diseinuan lan egiten dutenean, izan beharko lituzketen diseinu jasangarriari buruzko ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak neurtzeko eta egiaztatzeko printzipioak eta estrategiak proposatzen ditu. Printzipio eta estrategia horiek testuinguru hauetan agertzen dira dokumentuan: eraikuntza-merkatuaren eskaera, kualifikazio profesionalerako hezkuntza eta trebakuntza, erregulazio-esparruak, eta jasangarritasunari buruzko lan egiteko ikaskuntzaren eta lehentasunen emaitzak. Arkitektoen trebakuntzari buruzko Europako 2005/36/CE direktibaren 46. artikuluko (kualifikazio profesionalak aintzatesteari buruzkoa) 11 printzipioetan oinarrituta, estatuko nahiz nazioarteko legeen berrikuspena egitean kontuan hartzeko proposamenak egiten ditu azterketa honek, baita erakunde profesionalek eta erakunde erregulatzaileek sustatutako ekimenak ere. Horren helburua da Europa eta mundu mailako kualifikazioa eskuratzeko betebeharren koherentzia sustatzeko estrategiak eta lehentasunak definitzea. Proposamenak eraikinen diseinuan ingurumen-jasangarritasuna lortzeko helburura hurbiltzen dira.

Dokumentu hau eta “Arkitektura jasangarrirako hezkuntza” (Sustainable Architectural Education) dokumentua berriaren iturrian aurki daitezke.

Eraikalen, 2020an eraikinak egiteko beharko diren prestakuntzak. Txostena eta gomendioak, ingelesez Kanpoko esteka berria argitaratu zen.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2012/07/06

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *