Ameriketako Estatu Batuetako enpresa bat da Stramit
, eta nekazaritza-alorreko material prentsatuz oholak egiten jarduten da. CAF oholak (Compressed Agricultural Fiber – CAF Board
) ere esaten zaie, eta gari-lastoz eta nekazaritzako hondakinez egiten dira, batez ere.
Aurrena, jasotzen duen material guztia bahetu egiten du enpresak, eta, gero, beroa eta presioa aplikatuta, konprimatu egiten du. Emaitza: erresistentzia handiko paperetan bildutako ohol zurruna. CAF oholak hainbat elementuren ordez erabil daitezke eraikuntzan, hala nola beira-zuntzezko isolatzailearen, igeltsu-plaken, partikulazko oholen edo hosgabetzeko oholen ordez.
Hainbat dentsitate, tamaina eta lodieratan (25,4 mm – 79,4 mm bitartean) fabrikatzen dira, eta, jakina, gai organiko lurrunkorrik gabe.
Eraikalen argitaratutako berri askoren iturria da IS Arquitectura .
Berrien kalitateagatik ez ezik, haien etiketatzea ere azpimarratzekoa da, elkarrekin lotzeko aukera ematen baitu. Berri honen jatorrizko postean, adibidez, etiketetarako zenbait esteka datoz:
- Eraikuntza-materialak fabrikatzen dituzten enpresa jakin batzuk zenbait gairen birziklatzetik eta berreskuratzetik abiatuta ari dira berrikuntzak egiten (material birziklatuen IS Arquitectura-ren etiketa
).
- Aintzat izatekoa da, halaber, izurrien eta suaren kontrako erresistentzia eta, bereziki, jasangarritasuna, ohol ekologikoa baita (ohol ekologikoen IS Arquitectura etiketa
): karbono-arrasto negatiboa du eta, beraz, proiektuari LEED kredituak ekartzen dizkio.
Iturria: IS Arquitectura , 2012/07/09