Dokumentua, ingelesez: «Energia fotovoltaikoa etxebizitza-sektoreko eraikuntzetan: teilatuetan instalatutako sistemen prezioen azterketa»

Dokumentuaren azala

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: “Building-Integrated Photovoltaics (BIPV) in the Residential Sector: An Analysis of Installed Rooftop System Prices”.

30 urtez baino gehiagoz, ahalegin handia egin da eguzki-sistema elektrikoak azkarrago hedatzeko, eraikuntza-materialetan erabat txertatuta dauden energia fotovoltaikoko (PV) produktuak garatuz. Dokumentu honetan, sistema fotovoltaiko txertatuek (BIPV) eraikuntzan zer egoera duten aztertzen da, eta arreta berezia jartzen da etxebizitzen sabaietako sistemen kostuaren faktoreetan. Merkatuko aukera eta erronka nagusienak ere aztertzen ditu.

Dokumentu hau Ameriketako Estatu Batuetako Energia Berriztagarriaren Laborategi Nazionalak (National Renewable Energy Laboratory,NREL) egin du.

Albistearen iturrian lor daiteke dokumentua.

BIPV Building-Integrated Photovoltaics kontzeptupean, Eraikalen zenbait berri Kanpoko esteka jaso dira; hauen artean, 2012ko martxoa bitarte, Eraikalen jasotako eguzki-teilen eta eguzki-teilatuen laburpena.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2012/08/29

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *