Isoverrek
Passivhaus Institutek ziurtatutako eraikuntza-xehetasunen katalogoa aurkeztu du gaztelaniaz. Ziurtagiri horiek eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko 2010/31 Direktiba betetzea bermatzen dute. Arau horren arabera, energia-eraginkortasunaren gutxieneko baldintza batzuk zehaztuko direla bermatzeko neurri batzuk hartu beharko dituzte estatu kideek, Europan eraikitako eraikin publiko guztiak “nearly zero energy buildings (NZEB)” izan daitezen 2018ko abenduaren 31tik aurrera, eta jabetza pribatuko eraikin guztiak, 2020ko abenduaren 31tik aurrera.
Isoverren Etxe Pasiboetarako eraikuntza-xehetasunen katalogo berriak Espainiako klimara eta Espainian erabili ohi diren irtenbideetara egokitutako eraikuntza-irtenbideak jasotzen ditu, eta zerotik gertuko energia-kontsumoa duten eraikinak modu eraginkorrean eta teknikoki eta ekonomikoki bideragarrian egiteko aukera ematen du. Eskuliburu berrian jasotako eraikuntza-xehetasun guztiak:
- dwg formatuan eskuragarri daude Isoverren web-orrian.
- Passivhaus Institutek bermatzen ditu.
- Transmitantzia termikoaren kalkuluak jasotzen dituzte, PHPPn erabiltzeko.
- Proiektuetan zubi termikoak kentzea bermatzen dute.
Passivhaus kontzeptua Alemanian garatu zen 1080ko hamarkadan, eta energia-kontsumo txikiko etxebizitzen bilakaera bat da. Etxebizitzaren itxituren (hormak, leihoak eta ateak) materialen kalitate termiko bikainari, barneko bero-iturrien erabilerari (etxeetan erabili ohi diren gailu elektrikoetatik datorrena) eta aireztapen-galerak gutxitzeari (beroa berreskuratzen duen sistema kontrolatu baten bidez) esker, ez du ohiko hozte- eta berotze-mekanismorik behar etxebizitza pasiboak. Berogailu-eskaera 15 kWh/m² baino txikiagoa da urtean, eta horrek, batez beste, % 90eko murrizketa adierazten du.
Eraikalen, Passivhaus-i buruz zenbait berri argitaratu dira. Eraikal blogeko Passivhausi eskainitako azkeneko berrian, Bio_Passivhaus proiektua
, Espainia iparraldeko klima atlantikoan eraikuntza pasibo-ekologiko integralerako behar diren baldintzak ikertzeko Asturiaseko prototipo baten eraikuntza azaltzen da eta Passivhaus arauari buruzko 2 eskuliburu.
Isover web-orritik dokumentuak jaitsi daitezke.
Dokumentuak eskuratzeko zuzeneko estekak:
- Eraikuntzari buruzko xehetasunen katalogoa
(*.pdf formatua).
- Eraikuntzari buruzko xehetasunak. Aireztatutako faxadak
(*.dwg eta *.pdf artxiboak)
- Eraikuntzari buruzko xehetasunak. Fatxadak kameraz
(*.dwg eta *.pdf artxiboak).
- Eraikuntzari buruzko xehetasunak. ETICs/SATE
(*.dwg eta *.pdf artxiboak)
Ziurtapen energetikoak lortzeko helburuarekin garatutako beste material fabrikatzaileen eskuliburuak jaso dira Eraikalen:
- Etxebizitzen birgaitze energetikoari buruzko katalogoak
, Knauf Insulation-ek egina. Aurrezpen energetikoa eta ekonomikoa aurkezten du, CTE, Ekonomiko optimoa eta PassivHaus-en arabera.
- Eraikin berrietan eta birmoldaketa handia egin behar zaienetan LEED ziurtagiria lortzeko laguntza-gida
, LLEDÓCeiling-ek egina.
Iturria: Construmatic , 2012/09/13