Mikroaireztapena: etengabeko aireztapena ala Kode Teknikoaren eskakizun hutsa?

Miguel Ángel Batalla Alegrek —arkitekto teknikoa— idatzia da artikulua. Extremadurako Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta, project managementen titulua ere eskuratu zuen, Madrilgo Arkitekturako Goi Eskolan. Zenbait obratako lan-zuzendaria da, eta kalitatea eta dokumentazioa kontrolatzeko sistema bat —eraikuntza-lanetan espezializatua— garatzen ari da.

Eraikuntzaren Kode Teknikoaren (EKT) arabera, etxebizitzek aireztapen-sistema orokor bat izan behar dute, hibridoa ala mekanikoa, airea lokal lehorretatik hezeetara joateko. Horretarako:

  • Jangelek, logelek eta egongelek sarrera-irekidurak izan behar dituzte.
  • Komunek, sukaldeek eta bainugelek erauzte-irekidura bat izan behar dute.
  • Sarrera-irekidura duten lokalen eta ateratze-irekidura dutenen artean dauden trenkadek batetik bestera igarotzeko irekidurak izan behar dituzte.

Egongeletara eta logeletara kanpotik sartzen da airea, eta sukaldeetatik eta komunetatik ateratzen da. Horretarako, aireak –zirkulatzeko sistema bat izan behar dute ateek.

Sarrera-irekidura horiek egurasbideen edo kanpoko zurean finkatutako irekiduren bidez egiten dira, edo mikroaireztapen-sistema baten bidez. Kanpoko airea hartzeko aukera berri hori indarrean jarri ondoren sartu zen EKTan. Zurezko burdinerian integratutako gailu bat da, eta aukera ematen du eragite-biradera posizio batera mugitzeko, normalean 135º itxiera-posizioarekiko. Ondorioz, xafletako bat irekita geratzen da (4 eta 5 mm bitarte), eta horrek aireztapena eragiten du.

Hasieran, aireztapen finkoa EKTren arabera ematen zuten egurasbide finkoak bakarrik onartzen ziren. Badirudi sistema hori, berez, gehiago datorrela bat komunetan eta sukaldeetan egiten den ateratze finko eta etengabearekin. Azkenean, ordea, egurasbidearen edo mikroaireztapen-sistemaren aukera sartu zen. Baina ez da sistema finko bat, hasieran hala nahi bazen ere.

Mikroaireztapena egurasbideak baino errazago instalatzen da, eta erabiltzaileari ixteko aukera ematen dio. Egurasbide finkoek ez dute abantaila hori.

Arestian adierazitako 4 edo 5 cm horiek aireari gehiegi sartzen ez uzteko moduandoitzeko, Eraikuntzaren Kode Teknikoak dio mikroaireztapen-sistema horiek 1. klaseko iragazkortasuna bermatu behar diotela aireari irekidura-posizioan, UNE EN 12207:2000 arauaren arabera. Komeni da zuraren fabrikatzaileari hori eskatzea, obran instalatu baino lehen.

Baina, mikroaireztapen-sistema horrek airea iragazteko aipatutako baldintzak bete arren, beteko ote ditu CTE DB-HRk finkatzen dituen murrizketa akustikoaren indize orokorraren balioak (Ra,tr)? Galdera hori egurasbideen fabrikatzaileek ere egin zuten (berehala, esango nuke), eta ministerioak esan zuen ez zegoela balio akustikoak bete beharrik, sistema horri erabiltzaileak eragiten baitio.

Ministerioari galdetu zitzaion, halaber, nola konpentsa zitekeen erauzte-sistema finko bat erabiltzaileak doitutako mikroaireztapenarekin, eta hauxe izan zen erantzuna:

DB SE1ek zehazten dituen C, D edo E gune klimatikoetan, mikroirekidura-posizioan dagoen leihoa ez dator bat DB HE 1en edukiarekin. Beraz, EKTa ez betetzeari buruzko informazioa eduki behar dute jarraibideek, baita gune horietako erabilera-denborak murrizteko gomendioak ere, une bakoitzean haizeak egiten duen presioaren arabera.

Zaila dirudi erabiltzaileari erakustea nola erabili behar den sistema hau haizearen presioaren arabera.

Gaur egun, azken erabiltzaileak ez du baloratzen sistema hau; izan ere, hemengo jende gehienak uste du eraginkorragoa dela denbora gutxiagoko aireztapena, leihoa osorik zabalduz sistema eraisgarriarekin, edo leihoa partzialki zabalduz ardatz aldagarriko kulunkaketarekin. Denborak esango du arrakastarik izango duen etengabeko aireztapen-sistema gisa, ala Kode Teknikoaren eskakizun bat gehiago izaten jarraituko duen.

Iturria: Eadic (Ingeniaritza eta eraikuntza garatzeko eskola irekia) Kanpoko esteka, 2012/10/17

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Hausnarketak and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *