Nulutzat jotzen dira 2008ko uztailaren 18ko 1247/2008 Errege Dekretuak onartutako Egitura Hormigoiaren Instrukzioaren (EHE-08) 81. artikuluko zazpigarren eta zortzigarren paragrafoak eta 19. eranskina

Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salak 2012ko irailaren 27an emandako epaian, nulutzat jo ziren Egitura Hormigoiaren Instrukzioaren (EHE-08) 81. artikuluko zazpigarren eta zortzigarren paragrafoak Kanpoko esteka eta 19. eranskina Kanpoko esteka.

Esteka honetan Kanpoko esteka dago eskuragarri epaia.

Gorenak onartu egin du ASCAFORek (Forjaketen kalitaterako elkarteak) eta ASIDACek (Eraikuntzarako altzairuaren inportatzaileen eta banatzaileen elkarteak) jarritako helegitea, 53/2008, eta ezetsi egin ditu ANEFHOPek, AENORek, ACERTEQek, CALIDAD SIDERÚRGICA SLk, AIDICOk eta Aparejadoreen eta Arkitekto Teknikoen Kontseilu Orokorrak aurkeztutako onartezintasun-eskaerak.

Epaiarekin, Gorenak indargabetu egin ditu EHE-08k ezarritako kalitate-bereizgarriak ofizialki aintzatesteko baldintzak, uste baitu Instrukzioak mugatu egiten diela sarrera Europar Batasunetik, Turkiatik edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu zuten estatuetatik datozen armatzeko altzairuei.

Egoera horretan, CPHri Kanpoko esteka (Hormigoiaren Batzorde Iraunkorrari) zapuztu egin zaio behar-beharrezko eskakizunak baino eskakizun handiagoak zituen kalitate-bereizgarri uniforme bat lortzeko asmoa. Auzitegi Gorenaren ustez, “arrazoigabea eta neurrigabea” da kalitate-bereizgarria duten produktuentzat EHE-08k eskaintzen dituen kontrol-saiakuntzak murrizteagatiko etekina; izan ere, 19. eranskinaren arabera, leku okerragoan uzten ditu altzairu inportatuak. Gorenak adierazi duenez, agindu horiek baliogabetzeak “ez du esan nahi kalitate-bereizgarriak indargabetuko direnik, baizik eta EHE-08ko 19. eranskinak horiei buruz duen araudia bakarrik indargabetuko dela”.

“Servicios y Asesoramiento Técnico”ren ustez —albistearen iturria da hori—, epai horrek izugarri zailtzen du Zuzendaritza Fakultatiboaren zeregina, garrantzi handiko produktuen (altzairuak, hormigoiak…) onespena egiaztatu beharko baitu jatorriaren arabera alda daitezkeen zehaztapenak dituzten bereizgarri ugari dauden ingurune batean.

Linkedin-eko “Control de Calidad en Construcción” taldean, EHE-08ren kalitate-bereizgarriei buruzko eztabaida bat Kanpoko esteka dago. Hor aipatzen da, adibidez, balitekeela bereizgarria duen hormigoi batek kalitate-berme gutxiago ematea bereizgarririk ez duen batek baino, dosifikazio-ziurtagiria igortzean jartzen diren zigiluak ez baitira derrigorrezkoak, bai ordea zigilurik ez dagoenean.

Iturria: Servicios y Asesoramiento Técnico Kanpoko esteka, 2012/11/04

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Hausnarketak, Kalitate-kontrola obretan, Legegintza and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *