Zimenduaren eta haren Aplikazioen Espainiako Institutuak (IECA
) eta Andaluziako Juntako Herri Lanen Agentziak (AOPJA
) sustatutako PROBETHA-08 programa tresna informatiko berri bat da, eta aukera ematen die zuzendaritza fakultatiboei, laguntza teknikoei, eraikitzaileei, laborategiei eta abarri hormigoia kontrolatzeko prozesua sistematizatzeko.
Egitura Hormigoiaren Instrukzioa (EHE-08) indarrean jarri zenetik, aldatu egin dira egiturak kontrolatzeko Espainian aplikatzen diren irizpideak. Haiek betetzea funtsezkoa da diseinatzen diren egitura berrien egitura-fidagarritasuna bermatzeko.
Hormigoizko egiturak proiektatzen eta gauzatzen parte hartzen duten eragileei laguntzeko egina dago PROBETHA-08. Dokumentuak ikuskatzeko, loteak eratzeko eta erresistentzia- eta iraunkortasun-datuak sartzeko baldintza guztien segimendua egiteko aukera ematen du, eta, gainera, hornikuntza onartzeko arazoak izanez gero, erabakiak hartzen laguntzen du. Obrak kudeatzeko tresnak aukera ematen du, halaber, hainbat obraren segimendua aldi berean egiteko.
Andaluziako Juntako Herri Lanen Agentziaren (AOPJA) webgunean , fitxategi eta dokumentu hauek deskargatu daitezke: aplikazio informatikoa, “Probetha-08ren aurkezpena. Programaren egungo egoera eta helburuak” eta “Hormigoi-fabrikak ikuskatzeko txosten-eredua”.
Eraikalen, Obran hormigoia EHE-08ren arabera kontrolatzeko gida argitaratu zen.
Iturria: Grupo linkedin Control de Calidad en Construcción , 2012/10/30