Energia-eraginkortasunari buruzko 2012/27/EB direktiba argitaratu da

Europar Parlamentuak 2012ko urriaren 25eko Europar Parlamentuko eta Kontseiluko 2012/27/EB Europar Direktibari —energia-eraginkortasunari buruzkoari— dagokion testua argitaratu berri du. Haren bidez, 2009/125/EE eta 2010/30/EB Direktibak aldatzen dira, eta 2004/8/EE eta 2006/32/EE direktibak indargabetu egiten dira.

Urriaren 15ean onartutako direktiba berri baten arabera, estatu kideek eraikin publikoen gutxieneko kopuru bat berritu behar dute, eta enpresa handiak energia-ikuskapenak egitera behartzen ditu. Energia-konpainiek ere aurrezteko planak aurkeztu beharko dituzte. Zenbatetsi denez, EBn energia-kontsumoa % 20 murriztuz gero, 50.000 milioi euro inguru aurrez daitezke urtean.

Eraikinen berrikuntza

Estatu kideak “gobernu zentralaren jabeek erabiltzen dituzten eta berokuntza eta/edo aire girotua duten eraikinen” (estatu kide bakoitzaren lurralde osoa hartzen duten ardurak dituzten sail administratiboei dagozkien eraikinen) azalera osoaren % 3 berritzera behartzen ditu direktibak.

Hor sartuko lirateke “azalera erabilgarri osoa” 500 m2-koa edo handiagoa duten eraikinak, eta, 2015eko uztailetik aurrera, 250 m2 baino gehiagoko azalera dutenak. Hala ere, estatu kideek bestelako bideak erabil ditzakete energia-aurrezpen baliokideak egiteko; adibidez, berrikuntza sakona egitea.

Energia-eraginkortasuneko eskemak energia-enpresentzat

Direktibak eragiten dien energia-konpainiek “azken erabileran energia-aurrezpenaren helburu metatu bat” lortu beharko dute 2020rako. Urtero, 2014tik 2020ra bitartean, bezeroei egindako urteko energia-salmenten % 1,5 (gutxienez) aurreztearen baliokidea izan behar luke, bolumenari dagokionez, helburu horrek, eta batezbesteko bati eutsi beharko lioke direktiba indarrean jarri aurreko hiru urteetan.

Garraiorako erabilitako energia-salmenta kanpoan gera daiteke, eta energia-aurrezpen baliokideak lortzeko bestelako bideak erabiltzeko aukera dago, betiere, baliokidetasunari eusten bazaio.

Energia-ikuskapenak

Enpresa handi guztiek egin beharko dute energia-ikuskapen bat. Ikuskapen horiek egiten direktiba indarrean jarri eta hiru urteko epean hasi behar da, eta lau urtean behin egin behar dituzte aditu kualifikatu eta akreditatuek.

Kontsumo errealaren fakturazioa bezeroentzat

Bezeroei energia aurrezten laguntzeko, 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen, hornitzaileek bermatu egin behar dute fakturazio-informazioa zuzena dela eta kontsumo errealean oinarrituta dagoela. Fakturak, gutxienez, urtean bi aldiz edo hiru hilean behin helduko lirateke aurretik eskaera eginda.

Berokuntzan eta hozketan eraginkortasuna sustatzea

Estatu kideek eraginkortasun handiko kogenerazioaren eta hiriko berokuntza eta hozketa eraginkorraren aplikazio-eremuari buruzko “ebaluazio sakon” bat egin eta horren berri eman behar diote Batzordeari 2015eko abendurako. Ebaluazio horren ondorioz, estatu kideek kostua-onura analisi bat egin beharko dute —diputatuek aurkeztutako proposamena da—, lurralde osoari dagokiona, klima-kondizioetan, bideragarritasun ekonomikoan eta egokitasun teknikoan oinarrituta.

Finantziazio-lerroak

Eurodiputatuek, gainera, finantziazio-lerroak finkatzea proposatu zuten energia-eraginkortasuneko neurrietarako. Baliabide horiek finkatzea edo dagoeneko dauden baliabideak erabiltzea erraztu behar dute estatu kideek.

EBren eta estatuen helburuak

Direktibak bitarteko komunak jarri ditu, energiaren erabilera 2020rako % 20 murrizteko helburu nagusira bidean EBk aurrera egiten dela bermatzeko. Estatu kide bakoitzak bere helburu propioak finkatuko ditu, eta eraginkortasunerako ekintza-plan nazional bat aurkeztuko du hiru urtetan: 2014an, 2017an eta 2020an. Europako Batzordeak ebaluatu beharko ditu, 2014ko ekainean, egindako aurrerapenak.

Albistearen iturritik deskargatu daiteke Direktiba.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2012/11/14

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Legegintza and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *