Espainiako Sustapen Ministerioari CTEri buruzko galderak UAAAPen blogean

Administrazio Publikoko Arkitektoen Elkarteen Batasuna, Sustapen Ministerioarekin elkarlanean. Espainiako Arkitekto Elkargoen Goi Kontseiluaren blogean, UAAAP Kanpoko esteka, Ministerioari galdetu ahalko zaizkio DB-SE, DB-SI eta DB-SUA dokumentueei buruzko zalantzak. Galdatzaileari erantzun ofiziala emateaz gain, blogean bertan argitaratuko dira kolektiboarentzat interesgarritzat jotzen direnak.

Kontsultak egiteko, hainbat jarraibide kontutan hartu behar direla adierazi du Sustapen Ministerioak:

  • Galdatzaileak bere burua identifikatzeaz gain, argitasunez, zehaztasunez eta laburtasunez egin behar du kontsulta.
  • Kontsultak EKTren inguruan izango dira, ez baitagokio Sustapen Ministerioari beste arau edo erregelamendurik argitzea eta interpretatzea.
  • Kontsultak termino orokorretan egingo dio EKTari erreferentzia, ez egitasmo jakin batean hark izan dezaken aplikazioari edo bestelako irtenbide alternatiboei; izan ere, eraikuntza-kontrolaren agintaritzari dagokio EKTa baloratzea.
  • Kontsultak zerbait argitu edo interpretatu beharra izan beharko dute, eta haien erantzuna ez da argia izan behar EKT eta hango iruzkin eta irizpideak aplikatuta, nahiz eta beti beharrezkoa den aukerazkotasun teknikoaz egin.

DB-SE, DB-SI eta DB-SUA dokumentuen inguruan Ministerioari galdetutako zalantzak teknikari talde batek erantzungo ditu. Taldearen buru D. José Luis Posada Escobar arkitektoa, Segurtasun eta Irisgarritasun Areako Burua izango da.

Arkitekturarako eta Eraikuntzarako Zuzendariordetza Nagusia
Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzoruaren Zuzendaritza Nagusia
Sustapen Ministerioa
Castellana pasealekua 112
28071 Madril – Espainia

Kontsultak egiteko: jlposada@fomento.es.

Iturria: UAAAPen bloga, Espainiako Arkitekto Elkargoen Kontseilu Gorena Kanpoko esteka, 2012/11/12

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Legegintza and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *