Hormigoiaren inertzia termikoaz baliatuz energia-eraginkortasuna hobetzeko ikerketa

Eraikalen, Echor prototipoa, hormigoi armatuzko etxebizitza jasangarria Kanpoko esteka, etxebizitza Solar Decathlon Europe 2012ren esparruan aurkeztuta, lehiaketatik kanpo.

Echor Kanpoko esteka eraikinaren harira, Zimendu Zementuaren eta haren aplikazioen Espainiako Institutuak (IECA) “Hormigoiaren inertzia termikoaz baliatuz energia-eraginkortasuna hobetzeko ikerketa”-ren emaitzak azaldu zituen. Ikerketa Sevillako Unibertsitateko Termotecnia taldeak egin du, eta agerian utzi du energia-kontsumo ia nuluko eraikinak (EECN) lortu daitezkeela, klimatizazio arloan % 69 ere aurreztera iritsi daitezkeenak, teknika guztiz bioklimatikoak erabiliaz aktibatu daitezkeen hormigoizko eraikuntza-irtenbideen bidez.

Eraikinetan oro har hormigoia erabiltzeko joerak hainbat arrazoi ditu funtsean: egiturarako gaitasuna, suarekiko erresistentzia, isolamendu akustikoa eta honez gero aski ezagunak diren beste hainbat prestazio. Hala ere, Sevillako Unibertsitatearen ikerketak agerian utzi ditu hormigoiak, inertzia-termiko altukoa den heinean, energia-eraginkortasunari dagokionez eskaintzen dituen abantailak. Manuel Vera, IECAren Hegoaldeko zuzendariak azaldu zuenez, “Herritar arruntari energia-faktura merkatuko zaio, klimatizazio sistemekiko mendekotasuna gutxitzen delako. Oro har, etxebizitza bakoitzean 4 hilabeteko kontsumoa aurreztuko litzateke urtean”.

Izan ere, inertzia termikoari esker tenperatura gorabeherak samurtu daitezke: kanpo- eta barne- tenperaturen artean denbora-desfasea egon dadin laguntzen du eta tenperatura altuenaren eta baxuenaren arteko diferentzia gutxitzen, hartara erosotasun-maila egokia lortuz.

Ildo horretatik, EKT inertzia termikoa aintzat hartzeko aukera ematen du energia-eraginkortasuna kuantifikatzeko kalkuluetan, eta hark klimatizazio arloan aurrezteari dagokionez dakartzan onurak balioesten ditu. Hala ere, ez da ohikoa inertzia termikoa aintzakotzat hartzea normalean egiten diren eskaera eta kontsumo kalkuluetan , beharbada nahikoa ezagutzen ez delako eta horretarako egokitutako tresnak falta direlako.

“Hormigoiaren inertzia termikoaz baliatuz energia-eraginkortasuna hobetzeko ikerketa”ri buruzko aurkezpen honetan:

Energia-kalifikazio altua lortzeko hobekuntza-estrategiak deskribatzen dira:

  • Isolamendua hobetzea eta tradiziozko eraikuntza-sistemak alde batera uztea hormigoizko irtenbideei bide egiteko;
  • Estankotasuna hobetzea eta emari aldakorreko sistemak sartzea;
  • Kristalezko galeria sartzea;
  • Udaran egongela gauez aireztatzea;
  • Termikoki aktiboak diren solairu-armazoiak.

Iturria: Higiezinen Behatokia Kanpoko esteka, 2012/11/16

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, Praktika Onak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *