Merkatuak eraikuntza arloko profesionalei eskatzen dizkien trebeziak

TORRES-MACHÍ, C.; PELLICER, E.; YEPES, V.; PICORNELL, M. (2012) adituek idatzitako artikulua. Lan-merkatuak eraikuntza arloko profesionalei eskatzen dizkien trebeziak. XVI. Egitasmo Ingeniaritzaren Nazioarteko Kongresua, AEIPRO, uztailaren 11-13, Valentzia, 2368-2379 or. Artikulua albistearen iturrian irakur daiteke, edo pdf formatuan bertatik jaitsi.

Artikuluaren laburpena: langabezia-adierazgarri altuek eragin handia dute eraikuntza-sektorearekin lotura duten tituludunen lan-ikuspegian, eta bereziki kezkagarriak dira lan-merkatuan duela gutxi hasi direnentzat. Badira urteak, gradu-ikasketetan ikasitako gaitasunak osatzeko, kudeaketa arloan trebatzeko premia ikusi zela. Gaur egun, halabehar horrek krisi ekonomikoak jotako egoera larritu du. Artikulu honen helburua da lan-merkatuak eskatzen dituen gaitasun horiek identifikatzea. Horrela, graduondoko ikasketek gabezia horiek zein neurritan betetzen dituzten ebaluatu ahal izango da. Nazio eta nazio-arte mailako hainbat elkarte profesionalek eraikuntza-arloan egindako txostenak kontsultatu dituzte hori jakiteko. Txosten horretan jasoko dira bai gaur egungo trebakuntza-egitasmoetan detektatutako gabeziak bai sektoreko merkatu berrien itxaropenen ondorioz sortutakoak. Informazio hori aztertzeko AI (Adequacy Index) adierazleaz baliatu dira, zeinaren bidez ebaluatu baitaiteke trebakuntza-egitasmo batek zein heinetan betetzen dituen lan-merkatuak detektatutako premiak.

Víctor Yepesen bloga Kanpoko esteka albiste-iturri garrantzitsua da Eraikalen.

Iturria: Valentziako Unibertsitate Politeknikoa, Victor Yepes-en bloga Kanpoko esteka, 2012/10/02

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Artikuluak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *