Eraikuntza proiektuen irisgarritasun-eskakizunei buruzko araudia

EKTren azken aldaketaren Kanpoko esteka ondorioz, irisgarritasunari buruzko eskakizunek balio handia hartu dute diseinuan eta birgaitzean, eta, aldi berean, balio gehigarria ematen diete gure eraikinei.

Oscar Redondoren esanean —arkitektoa eta Irisgarritasun Unibertsaleko irakaslea da Eraikuntzaren Lan Fundazioan—, “irisgarritasunari dagokion egungo araudi-esparruaren konplexutasunari gehitu behar zaio ikasketa teknikoetan ez dagoela trebakuntza espezifikorik, eta, ondorioz, diseinua ezezaguna da eraikuntza-sektoreko profesional gehienentzat”.

Printzipioz, minusbaliotasuna duten pertsonen eskubideak Espainiako Konstituzioan jasota daude; horren babespean eman zen 1982. urtean 13/1982 Legea, LISMI Kanpoko esteka izenez ezaguna, araudi autonomikoak garatzeko estatu mailako esparru izateko helburuarekin. Hala finkatu zen autonomia-erkidegoen eskumenekoa zela lege espezifikoak garatzeko betebeharra.

Hala ere, araudi-irizpideen ezberdintasunek errealitate ezberdina eragin zuten: elkarren artean ezberdinak diren 17 araudi daude (Ceuta eta Melilla hiri independenteen araudiez gain), eta, horren eraginez, minusbaliotasun bakoitza ezberdin lantzen da herrialdearen arabera.

Egoera problematikoa zela ikusita, 2003an 51/2003 Legea Kanpoko esteka eman zen LIONDAU Kanpoko esteka izenez ezagutzen dena. Lege horren aldaketa nagusia izan zen ikuspuntua aldatzea, minusbaliotasuna pertsonaren arazo izatetik ingurunearen arazo izatera aldatu zen, haren beharrei egokituta ez zegoelako.

LIONDAUren azken xedapenean azaltzen zenez, 2 urteko epean idatzi behar zen eremu publiko urbanizatuetara eta eraikuntzetara sartzeko eta haiek erabiltzeko irisgarritasunerako eta ez-diskriminaziorako oinarrizko baldintzak jasotzen zituen dokumentua. Azkenik, 2007an, 505/2007 ED onartu zen.

505/2007 ED Kanpoko esteka interesgarria da, irisgarritasun unibertsaleko eta ez diskriminatzeko oinarrizko eskakizuna eraikin guztietan sartu beharreko oinarrizko baldintza gisa finkatzen baitu Eraikingintzaren Kode Teknikoan. Aldaketa hori 2010eko otsailean gertatu zen.

Data berean eta une berean aldatu zen EKTren II. Zatia, oinarrizko segurtasun-dokumentuetan, bai suteetatik babesteko segurtasunerako (SS oinarrizko dokumentua Kanpoko esteka) bai erabileraren segurtasunerako. Azken hori “Erabileraren segurtasuna eta irisgarritasuna” (ESI oinarrizko dokumentua Kanpoko esteka) izendatu zuten.

Horrenbestez, ikuspuntu praktikotik eraikuntzako irisgarritasun-gaietako araudi teknikoaren esparruak araudien lehentasun-diagrama bat du, zeinean hiru eragile dauden:

  • estatuko araudia (EKT: ESI eta SS oinarrizko dokumentuak).
  • araudi autonomikoa, lurralde bakoitzerako espezifikoa eta indarrean jarraitzen duena, EKTren ESI eta SS argitaratu arren.
  • tokiko araudia, udalerri bakoitzaren ordenantzetan oinarritua.

Garrantzitsua da kontuan izatea “behe-mailako” araudi batek “goi-mailako” batek xedatutakoa hedatu dezakeela, baina inoiz ezin duela kontrakoa agindu. Adibidez: EKT-ESIk xedatzen badu eskailera batek 13 eta 17,5 cm bitarteko kontramaila izan behar duela, erkidegoko edo udaleko araudiak 13 eta 16 cm bitartera txikitu dezake tartea, baina inoiz ezin du proposatu 17,5 cm baino handiagoa izatea edo 13 cm baino txikiagoa.

Praktikan, horrek esan nahi du proiektu bat idaztean (edo gauzatzean) estatuko araudia aplikatzen dela (EKT-ESI eta EKT-SS), erkidego edo udal bakoitzeko araudiak zehazten dituen ñabardurak kontuan hartuta. Horri “araudi inguratzailea” deritzo.

Oro har, irisgarritasun-gaien inguruko araudia bateratzeko bidean aurrera egin da, nahiz eta oraindik erkidegoetako araudiak aldatu beharra dagoen, estatuko araudien irizpideetara moldatzeko. Horrek asko erraztu eta hobetuko luke haren aplikazioa.

EAEn, irisgarritasunari buruzko araudi osoa Kanpoko esteka Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluaren webgunean dago, zeina Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari atxikitako kontsulta-organoa baita.

Iturria: Arquirehab, Arkitektura, birgaitzea eta energia-eraginkortasuna Kanpoko esteka, 2012/11/16

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Hausnarketak, Legegintza and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *