Artikuluaren benetazko titulua: “A multi-stage optimization method for cost-optimal and nearly-zero-energy building solutions in line with the EPBD-recast 2010 “.
Zaila da ia zero energia duten eraikinen (nZEB-ak) errentagarritasun-irtenbide optimoak aurkitzea, eraikinen energiaren europar direktibarekin (2010ean bateratutako EPBD) bat eginez. Energia aurrezteko (ESM) eta energia hornitzeko neurrien konbinazio-aukera ugari aztertu behar dira, energia berriztagarrien iturrien sistemak (RESak) barne, esparru metodologiko konparatibo baten barruan. Azterketa honek halako esplorazioak egiteko optimizazio-metodo eraginkor bat aurkezten du. Errentagarritasunari eta funtzionamenduari dagokionez, Finlandiako etxebizitza familiabakar batean, nZEB-en energia-maila optimoak bilatzeko aplikatu zen neurria. Hiru etapatan banatutako optimizazio-metodoaren bidez, hainbat diseinu-aukera aztertu ziren: eraikinaren estalduraren parametroak, beroa berreskuratzeko unitateak eta berotze- eta hozte-sistemak, bai eta hainbat tamainatako eguzki-sistema termikoak eta fotovoltaikoak ere. Lortu diren emaitza ekonomikoek erakusten dutenez, energia primarioaren kontsumoari dagokionez =93 eta =103 kWh/m2a bitartekoa da energia-maila optimoa.. Horrenbestez, ekonomikoki bideragarria da 70 kWh/m2a duten nZEB lortzea. Hala ere, pizgarri ekonomikoak (energia-kredituak, adibidez) beharrezkoak dira etxeen ingurumen-inpaktu txikiagoa lortzeko. Berokuntza-sisteman inbertitzea (adibidez, bero geotermikoko ponpa bat jartzea) elementu gakoa da irtenbide optimoentzat. Berotze-/hozte-instalazioaren eta energiaren prezioaren igoera-tasaren mende dago, neurri handi batean, ESMa eta RESak era optimoan aplikatzea.
Berriaren iturritik eskuratu daiteke dokumentua.
Iturria: Build up , 2012/11/19