EDEA-RENOV proiektua, energia-eraginkortasunaren garapena arkitekturan: birgaitzea, berrikuntza eta IKTak

EDEA-RENOV proiektua Kanpoko esteka Extremadurako Gobernuaren Sustapen, Etxebizitza, Lurralde Antolamendu eta Turismoaren Kontseilaritzaren proiektu bat da, eta Europako Batzordeko LIFE+09 Programak diruz lagundu du. Proiektuaren helburua da Extremadurako Autonomia Erkidegoaren energia-mapa egitea, eta energia-azterketak egitea Santa Engracia (Badajoz) eta San Lázaro (Mérida) auzoetan eta Extremadurarako adierazgarriak diren lau etxebizitzetan. Horrez gain, energia aurrezteko sistemekin saiakuntzak egingo dira EDEA proiektuan (LIFE+07 programak diruz lagundutako proiektua) eraiki eta erabili diren erakusgarri esperimentaletan, baita birgaitze energetikoaren inguruko trebakuntza eskaini ere.

Proiektuan ondorioztatu denez, birgaitzea egin ondoren % 30 eta % 70 bitarteko energia-aurrezpena lortzen da. Hala ere, % 40 baino aurrezpen handiago lortzeko, ahalegin ekonomiko nahiko handia egin behar dela aitortu dute. Gainera, aurrezpen-balioak zehazteko metodologia argirik ez dagoela ondorioztatu da.

Espainiako higiezinen parkean ikerketa ugari egin dira, eta horien bidez laburbildu dira gure etxebizitzetako energia-eraginkortasuneko arazoak. Zehazki, proiektuak nabarmendu du 1979. urtea baino lehen eraikitako etxebizitzek ez dutela inolako isolamendu-neurririk, urte hartako Kode Teknikoa egin arte ez baitzen halakorik kontuan hartzen.

Eduardo Monterok, EDEA-RENOV proiektuko kideak, ingurune sozialari buruz egindako azterketen ondorioak azaldu zituen, eta, esan zuenez, Espainiako etxebizitzen % 10 (lau milioi pertsona) energia-pobreziako egoeran zeuden 2010ean, Familien Aurrekontuei buruzko Inkestaren eta Bizi Baldintzen Inkestaren datuen arabera. Energetikoki behartsutzat jotzen dira haien etxebizitzetako energia-fakturak ordaintzeko diru-sarreren % 10 baino gehiago erabiltzen dutenak.

Gainera, INEren datuen arabera, Espainiako bost biztanletik bat pobreziaren mailatik behera dago.

Horrez gain, Monterok ohartarazi zuenez, “bakarrik bizi den laurogei urtetik gorako pertsona asko dago muturreko tenperaturetatik babesten ez duten etxeetan bizitzen, eta talde oso zaurgarria da hori”. Etxebizitza horietako hotzagatik edo beroagatik urtean 4.000 pertsona nagusi hiltzen direla zenbatetsi da, gaur egun zirkulazio-istripuetan hiltzen direnak baino gehiago.

Egoera hori abiapuntutzat hartuta, birgaitze jakin batzuetan hartutako neurrien emaitzak laburbildu zituen Monterok: energia-aurrezpen osotik % 20 lortzen da estalkia tratatuta, eta, horren ondoren, eguzki-panelekin lortzen da eraginkortasun handiena (% 11tik gora). Hala ere, eraikinaren kanpoaldean egindako ekintzak izan ohi dira ohikoenak, lanek irauten duten bitartean erabiltzailea etxean geratzea izaten baita ohikoena.

Proiektuan, neurri pasiboen nahiz aktiboen portaerak aztertu dira, besteak beste, galdaren zentralizazioa. Azken horri dagokionez, proiektuan ondorioztatu da 50 etxebizitzatik gora errentagarria dela, eguzki-energiarekin batera konbinatzen bada. Halaber, auzoka zentralizatzeko aukera bideragarritzat jotzen du. Aztertu den beste neurri bat da beira sinpleen ordez transmitantzia gutxiagoko beirak jartzea (% 60 arteko aurrezpena).

“Etxebizitzen birgaitze energetikoari buruzko gida” Kanpoko esteka delakoan -, Madrilgo Erkidegoko Ekonomia eta Kontsumo Kontseilaritzak argitaratutakoa—, etxebizitzen birgaitzean haien energia-kontsumoa murrizteko erabili beharreko neurri nagusiak jasotzen dira, prozesu horretan irizpide energetikoak erabiltzearen garrantziaren inguruan herritarrak kontzientziatzeko asmoz.

EDEA-RENOV proiektuaren webgunetik “Auzoen birgaitze osoaren egoera” txostena eskuratu daiteke, txantiloi bat bete eta gero.

Eraikaleko “NEHOGAR egitasmoa: etxebizitza eraginkorraren eraikuntza Asturiasen”  Kanpoko esteka berrian eta MARIE (Mediterranean Building Rethinking for Energy Efficiency Improvement) proiektuaren barruan egindako PIE (Potencial Impact Evaluation) azterketaren Kanpoko esteka berrian, hainbat birgaitze-irtenbideren inpaktuak aipatzen dira.

Iturria: Observatorio Inmobiliario Kanpoko esteka, 2012/11/28

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *