Artikulua, ingelesez: Eraikin berdeak: egungo egoeraren analisia

Dokumentuaren jatorrizko titulua: “Green Buildings: Analysis of State of Knowledge”.

International Journal of Construction Engineering and Management aldizkarian (2012; 1(3): 27-32) argitaratutako artikulua. Egileak: Diana Owensby-Conte eta Víctor Yepes, Valentziako Unibertsitate Politeknikokoak. doi: 10.5923/j.ijcem.20120103.03.

Berriaren iturrian irakurri edo handik deskargatu daiteke artikulua.

Artikuluaren laburpena

Eraikinen eraikuntza-prozesuak ingurumenean duen inpaktua (gero eta handiagoa) murrizteko eta prozesua hobetzeko sortu ziren eraikuntza berdeko jardunbideak. Artikuluan, testuinguru horri dagokion analisi bibliometriko sistematikoa egin da. Analisiaren emaitzek adierazten dutenez, eraikin berdeekin erlazionatutako 124 artikulu aurkitu ziren nazioartean aintzatetsiak diren 40 aldizkari zientifikotan. Artikuluen analisi kuantitatibo bat egin da, artikulu gehien argitaratu dituzten egileak eta herrialdeak ezagutzeko asmoz, baita 1980tik 2011rako bilakaera aztertzeko ere. Ondoren, analisi kualitatibo bat egin da, eraikuntza berdean kontuan hartu beharreko gakoak eta oztopoak zein diren jakiteko, eta alderdi horiei buruzko gomendioak ematen dira. Dokumentu horren helburua da sektoreko ikertzaileei eta profesionalei ezagutza-oinarri bat ematea erabaki eraginkorrak hartzen laguntzeko, eta, hala, energiaren kontserbazioa eta eraikin berdeen jasangarritasuna sustatzeko.

Víctor Yepesen bloga Kanpoko esteka albiste-iturri garrantzitsua du Eraikalek.

Iturria: Valentziako Unibertsitate Politeknikoa, Victor Yepes-en bloga Kanpoko esteka, 2012/12/11

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Artikuluak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *