Eusko Jaurlaritzaren Eraikuntzaren Kalitatearen Kontrolerako Laborategiko Akustika Arloak —Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren mendekoak— eguneratu egin du datu akustikoen ‘dBMat-Índices Globales’ datu-basea (2. bertsioa).
159 datu berri sartu dira, eta, orain, 400 datu akustiko baino gehiago daude mota askotako eraikuntza-irtenbideei buruz: forjaketa, zoru flotatzailea, adreiluzko/blokezko horma, igeltsu laminatuzko plaka-horma, fatxada, horma-trasdosatua, sabai faltsua, leihoa…
Datu horiek EKTren (Eraikuntzaren Kode Teknikoa) OA BZ (Zarataren aurrean Babesteko Oinarrizko Dokumentua) aplikatzeko erabil daitezke.
Informazio gehiagorako eta datuak deskargatzeko, joan Acoubat-dbMAten webgunera .
Iturria: Eraikal, 2012/11/29