Dokumentua: “Birgaitze energetikorako irtenbideak. Garapen ekonomikorako eta enplegu berderako aukerak Extremaduran”

Dokumentu hori Ingurumen Zientzien Elkarteak (ACA Kanpoko esteka) egin du, REPEX Kanpoko esteka proiektuan. Europako Gizarte Funtsak Kanpoko esteka ere finantzatu du, Biodiversidad Kanpoko esteka fundazioaren Enplegu Berdea Kanpoko esteka programaren bidez, eta La Casa que Ahorra Kanpoko esteka fundazioaren laguntza izan du.

Ingurumen Zientzien Elkartearen webgunean Kanpoko esteka eska daiteke dokumentua.

Estatuko eta Extremadurako pobrezia energetikoa zenbaterainokoa den jasotzen du gidak, errealitate hori geldiarazteko premia azpimarratzearren. Erreferentziako arauei eta laguntzei buruzko informazioa jasotzen du, eta partikularrei eta bizilagun-komunitateei zuzendua dago, bereziki. Birgaitzeko irtenbide-aukera bat ere ematen du, eta dokumentuan jasotako zenbait termino edo kontzeptu zehazten ditu. Horrez gain, nabarmentzen du esperientziatik eta orain arte egin diren kasu errealetatik etorri behar duela aldaketak. Horretarako, zenbait adibide azaltzen ditu, eta aldaketa horren protagonista izango diren erakundeen eta profesionalen ikuspuntua eta iritziak jasotzen ditu.

Irakurlearentzat lan-tresna izan nahi du, nolabait, dokumentuak, eta bideratu egin nahi ditu aldaketaren protagonista izango diren eragileengana, aldaketa gauzatzeko tresnetara eta irtenbideetako batzuetara. ACA elkartekoen ustez, ezinbestekoa da trebakuntza- eta sentsibilizazio-tresnak ematea, edozein profesionalek edo pertsonak erabil ditzan eta lagungarri izan daitezen. Extremaduran eta Espainiako estatuan eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzeko ahaleginak hartu duen indarra gero eta sendoagoa da sustapen horrekin egiten den ekimen bakoitzarekin. Hori da, hain zuzen ere, REPEX proiektuaren eta dokumentu honen helburua.

REPEX proiektuan, “Energia-pobreziari buruzko azterketa. Etxebizitzak energiari dagokionez birgaitzeko lanpostuak sortzeko aukera” Kanpoko esteka azterlana landu da, eta Eraikal berrietan jaso.

Halaber, proiektuaren baitan, bi jardunaldi eta aurrez aurreko ikastaro bat egin dira Extremadurako Autonomia Erkidegoan. Ekimen horien guztien ondorioak eta hitzaldiak ere badaude ACAren webgunean Kanpoko esteka.

Iturria: Ingurumen Zientzien Elkartea, ACA Kanpoko esteka, 2012/11/13

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *