Granitoaren Zentro Teknologikoak “Irtenbideak harriarekin” gida teknikoen lehen bilduma aurkeztu du

Granitoaren Clusterrak Kanpoko esteka “Irtenbideak harriarekin” gida-bilduma aurkeztu du. Espainiako estatuko ekimen berritzaile bat da, eta arkitekturaren eta eraikuntzaren munduan lan egiten duten profesional teknikoentzat dibulgazio-argitalpena izatea du helburu, bai proiektuak egiten bai haiek gauzatzen dituztenentzat.

José Ángel Lorenzo Galiziako Granitoaren Zentro Teknologikoaren Kanpoko esteka koordinatzailearen hitzetan, “gutxirako balio du balio estetiko handia duen material noble eta iraunkor batek —harri naturalak, adibidez—, behar bezala erabiltzen ez bada. Azken urteetan, gogor egin dugu lan bilduma hau argitaratzeko, eta sektoreko profesionalen erreferentziako gida bihurtzea espero dugu, granitoa barne hartzen duen edozein proiekturen eraikuntza-alderdiei aurre egiteko erabilgarria delakoan baikaude”.

“Irtenbideak harriarekin” bildumako gidek zehatz deskribatzen dute zer metodologia erabili behar den granitozko egituren eraikuntza-prozesuan, diseinuan eta ezarpenean esku hartzen duten materialak behar bezala bereizteko, materialak obran hartzeko irizpideak jasotzeko, baita obra-unitateak kontrolatzeko eta haiek hartzeko ere, besteak beste.

José Ángel Lorenzok dioenez, “eraikuntzan granitoa behar bezala erabiltzeko, eraikuntzako jardunbide egoki batzuk finkatu behar dira lehendabizi; horregatik, harri naturalarekin lan egiten duen profesionalaren lagunik onena bihurtuko dira gida hauek”.

Bilduma hau erosteko interesa duten guztiek Galiziako Granitoaren Zentro Teknologikoko Fundazioan eskatu Kanpoko esteka behar dute. Lehen bi gidak (kanpoaldeko zoladurei eta fatxadei buruzkoak) gaztelaniaz argitaratu dira eta ingelesera itzuli; falta diren biak, berriz, hilabete gutxi barru egongo dira prest:

  • Guía para el diseño, construcción y mantenimiento de pavimentos exteriores de piedra natural
  • Guía para el diseño, construcción y mantenimiento de pavimentos interiores de piedra natural
  • Guía para el diseño, construcción y mantenimiento de fachadas de piedra natural
  • Guía para el diseño, construcción y mantenimiento de pavimentos elevados registrables de piedra natural

Granitoaren Clusterra

Granitoaren Clusterra 2010eko martxoan sortu zen, granitoaren balio-kate osoa biltzeko asmoz. Sektoreko hainbat elkartetako enpresek (Galiziako Harrobien Elkartea, Granito Langileen Galiziako Elkartea, Harrirako Makineriaren Elkartea eta Marmolarien Elkartea), eta Granitoaren Zentro Teknologikoak osatzen dute Clusterra. Helburu nagusia, berriz, hau du: Galizian sektore horretan lan egiten duten enpresen lehiakortasuna hobetzea eta haien arteko lankidetza eta nazioartekotzea sustatzea.

Harri naturalaren sektoreko galiziar industria Europako bigarren garrantzitsuena da (Italiaren ondoren), eta munduko bosgarrena. Galiziakoa da Espainiako estatutik esportatzen den granito osoaren ia % 80.

Eraikalek eman zuen granitoaren clusterraren sorreraren berri Kanpoko esteka.

Iturria: Granitoaren clusterra Kanpoko esteka, 2012/10/12

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, Enpresa-elkarteak, Kalitate-kontrola obretan and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *