Arrisku-kausak identifikatzea Espainiako eraikuntza-proiektu handien kudeaketan

Rubén Rebollar Rubio, Iván Lidón López eta Alfonso Pérez Cebriánen artikulua, Dyna, Ingeniería e Industria aldizkarian. Zenbakia: 87 – Orrialdeak: 689-697 – DOI Kanpoko esteka.

Eraikuntza-proiektu handiak oso konplexuak dira, arrisku ugari izateko aukera baitute. Horren ondorioz, proiektu horietatik gutxi amaitzen dira hasierako helburuetan aurreikusitako kostuaren eta epearen barruan. Horrenbestez, epe-, kostu-, irismen- eta kalitate-helburuak bete daitezen, arriskuen kudeaketa egokia egin behar da. Hala ere, arriskuak identifikatzea ez da erabilgarria haien kausak ezagutzen ez badira. Proiektu baten kudeatzaileak arriskuen kontra egin behar du, haiek eragiten dituzten arrazoietan eraginez edo arrisku horien inpaktua murriztuz. Beti da hobea prebentzio-neurria neurri zuzentzailea baino. Horregatik, arriskuen kausak identifikatzea lehen mailako prebentzio-neurri bihurtzen da; izan ere, proiektu jakin batean zer mailatako arriskuak dauden jakinda, proiektuak arriskuekiko zer zaurgarritasun duen jakin ahal izango da. Ikerketa honen helburua da arrisku-kausa garrantzitsuak, eta Espainiako eraikuntza-proiektu handietan egon daitezkeenak, identifikatzea. Eraikuntza-proiektu handi gisa hartzen dira 50 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua eta bi urte baino gehiagoko gauzatze-epea dutenak. Azterketaren helburua ez da izan proiektu horietan dauden arrisku-kausa guztiak biltzea, baizik eta proiektuen kudeatzaileei arrisku nagusien zerrenda bat ematea. Zerrenda horretatik abiatuta, kudeatzaileak aztertu beharko ditu bere proiektuan zein arrisku aplika daitezkeen eta beste kausarik badagoen aztertzea. Azken hogei urteetan Espainian egin diren eraikuntza-proiektu handietako batzuetan lan egin duten profesionalen iritzietan oinarritzen da azterketa.

Berriaren iturritik eros daiteke artikulua.

Iturria: Dyna Kanpoko esteka, 2012ko azaroa

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Artikuluak, Kalitate-kontrola obretan and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *