CE marka ETEDen bidez

ETEDen (Egokitasun Teknikoaren Europar Dokumentua) bidez, arau harmonizatuek estaltzen ez dituzten produktuei CE marka jartzeko aukera dute hala nahi duten enpresek (aukerazkoa da), eta, horrenbestez, produktuak Europara esportatu eta han merkaturatu ditzakete oztopo teknikoei aurre egin beharrik gabe (estatu mailako adostasun-markak edo helburu-herrialde bakoitzeko laborategietan dagoeneko eginda dauden saiakuntzak berriro egin behar izatea).

ETED erabilera jakin baterako produktu baten egokitasunaren aldeko ebaluazio tekniko bat da, eta ETAG (European Technical Approval Guideline Kanpoko esteka) giden bidez egin ohi da. Gida horiek aplikatzen dira produktuarentzako arau harmonizaturik ez dagoenean, Europako Batzordearen berariazko agindurik ez dagoenean, haren ustez oraingoz araurik egin ezin denean edo produktua asko aldentzen denean arau harmonizatu batetik.

Gaur egun, 32 ETAG Kanpoko esteka gida daude eginda, eta mota askotako produktuak jasotzen dira haietan: etxe aurrefabrikatuak, xafla iragazgaizgarriak, SATE sistemak, ainguratzeak, egiturazko beira-sistemak… Guztiak ezohiko produktuak dira, nahiz eta merkatuan finkatuta dauden. Gida gehienek ezaugarri komun bat dute: kit motako produktuetara bideratuta daude, hots, obran batera instalatzen diren hainbat produktuz osatutako eraikuntza-elementuetara bideratuta. ETAG 034 “Ventilated cladding kits” gida da argitaratu den azkena, eta, han jasotakoaren arabera, fatxada aireztatuei aukera emango die CE marka jartzeko eta oztopo teknikorik gabe esportatzeko.

Gidarik ez duten produktuen kasuan, ETED bidezko ebaluazioa egiteko eta CE marka jasotzeko aukera dago, Europako Batzordeko Nahitaezko Betebeharrak eta Interpretazio Gidak erreferentzia gisa hartuta, hots, Common Understanding Assessment Procedure (CUAP) delakoa eginez. CUAP aplikatzen da produktu jakin baten berrikuntza-mailagatik edo berezitasunagatik gida egitea gomendagarria ez denean. Produktu eta fabrikatzaile jakinetarako erabiltzen dira CUAPak, baina antzeko produktuak ebaluatzeko ere erabil daitezke. Berezitasun gisa, aipatu behar da produktuaren ebaluazio zuzena ziurtatzeko EOTAn ados egotea eskatzen duela CUAPk.

Orain arte, 400 CUAP Kanpoko esteka baino gehiago egin dira. Haietako batzuk oso espezifikoak dira, eta produktu-fabrikatzaile jakin baterako soilik aplikatzekoak dira, ebaluatutako produktuen berezitasuna dela eta. Hala ere, orokorrago batzuk ere badaude, adibidez, landare- edo animalia-zuntzezko isolatzaileetarako CUAP edo balkoiak ixteko profil bertikalik gabeko beira-sistemena.

Bi kasuetan, ETAG gidaren bidez edo CUAP bidez CE marka eskuratuta, ETED erakunde baimendu batek egin behar du; erakunde baimendun guztiak EOTAn —European Organisation for Technical Approvals Kanpoko esteka— sartuta daude.

Iturria: Tecnalia Kanpoko esteka, 2012/12/17

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraketa, Legegintza and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *