Produktu biodegradagarri batek pintura eta grafitiak ezabatzen ditu harri naturaletik

Granadako Unibertsitateko talde batek harri naturaletik pinturak kentzeko produktu urtsu bat garatu eta patentatu du, giza osasunerako eta ingurumenerako toxikoa ez dena.

Desugertzaile horrek (geruzaka jarduten du) edozein motatako esmalteak erauzten ditu (bernizetatik hasi eta grafitien espraietara) harrizko gainazaletan aplikatzen denean. Gainera, ez du osagai korrosiborik erabiltzen. Ohiko pinturen desugertzaileek disolbatzaile sukoiak dituzte oinarri; gainazalei kalte handia eragiten diete, eta aplikazio-prozesu ezatsegina dute.

Hori guztia saihesteko, ikertzaileek osasunerako arriskurik ez duen produktu bat sortu dute. Olio esentzialez, , substantzia detergente biodegradagarriz eta urez (% 80raino) osatua da. “Kontzentrazio urtsu hori aldatu egingo da ezabatu nahi dugunaren arabera: pintura plastikoa, berniza edo eguzkipean egon den esmalte sintetikoa, adibidez” zehaztu du Rafael Bailón ikertzaileak.

Horrenbestez, desugertzailearen portaera pinturaren ezaugarrietara egokitzen da. Erabiltzaileak produktu kontzentratua urarekin nahasi besterik ez du egin behar, harriaren gainazalean aplikatzen den emultsio bat egiteko.

Tino Stone Group-entzat garatu den ikerketa honetan, 18 produktu komertzial garatu ziren guztira, eta horien artean dago desugertzailea. Produktu jakin hori lortzeko, Techné Solubility 3S izeneko software espezifikoa garatu behar izan zuten, ordenagailu bidez produktu komertzial batzuen portaera simulatzen duena.

«Gure helburua izan da eraginkortasunik handiena lortzea erabiltzaileentzat ahalik eta segurtasun handiena izanik eta inpaktu toxikologikoa eta ingurumen-inpaktua ahalik eta txikiena izanik. Horri dagokionez, aplikazio informatikoa tresna egokia izan da eraginkortasunik handiena eta arriskurik txikiena duen produktu urtsu bat egiteko» dio Bailónek.

Encarnación Jurado Alameda ikertzailea buru izan duen taldeak garatu du produktua, eta nazioarteko patentea du. Dagoeneko, enpresa batek baino gehiagok azaldu du produktua ekoizteko eta merkaturatzeko interesa.

Eraikalen, “Airea garbitzeko pintura” Kanpoko esteka berria argitaratu zen. Berri honetan, munduko bost hiri kutsatuenetako batean, Manilan (Filipinak), airea garbitzen duen pintura bat erabiltzen ari direla aipatu zen, hiriaren inguruko hormetan; bereziki, errepideen ondoan. Pintura horrek nitrogenoaren oxidoak iragazten ditu eguzkiaren argiarekin eta uraren lurrunarekin erreakzionatzean.

Iturria: La Flecha Kanpoko esteka, 2012/12/17

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Patenteak, Produktu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *