2012ko abenduaren 19an (asteazkena) aurkeztu zen SDE2014 lehiaketan parte hartuko duten 20 taldeen zerrenda. Talde horiek Versaillesen egingo den lehiaketan parte hartuko dute.
Talde horiez gainera, beste 7 talde ere aukeratu dira, 20 talde horietakoren batek lehiaketaren baldintzak betetzen ez baditu ere.
Helbide hauetan, taldeen zerrenda jasotzen duten PDFak deskargatu daitezke:
Eraikaleko “2014ko Solar Decathlonerako espainiar hautagaitzak” post-ean, lehiaketara aurkeztuko ziren zenbait espainiar etxe aurreratu ziren. Behin betiko onartutako espainiar etxeak honako hauek izan dira:
- Plateauteam
, Alcalako eta Gaztela-Mantxako unibertsitateetako arkitektura eta eraikuntza-ingeniaritzako ikasleak.
- Barcelona tech 2014, Catalunyako Universitat politècnica, Bartzelona.
7 erreserben artean, Universitat Jaume I eta University College VIA-UJI espainiar-daniar hautagaitza aurkitzen da.
Informazio gehiagorako, Solar Decathlon 2014 orria ikus daiteke.
2013an, hauek egingo dira:
- Solar Decathlon Kalifornian
. Solar Decathlon 2013ko proiektuak SDren web-orrian
eskuragarri daude jada.
- Solar Decathlon Txinan
, Datongen, 2013ko abuztuan. Solar Decathlon Txina 2013ko proiektuak Txinako SDren web-orrian
eskuragarri daude jada.
Iturria: Networkedblogs , 2012/12/20