“Daruma-otoshi”: eraikinak eraisteko prozedura berritzailea Japonian

Eraikinak eraisteko modua berritu du Japoniako Kajima Corporation Kanpoko esteka enpresak. Eraikin bat eraisteko orduan, betiere leherketa kontrolatu bat egiten ez bada, ohikoena da goitik behera eraistea, eta ez alderantziz.

Bada, kontrakoa egiten du metodo berri honek. Eraikinaren beheko solairuko zutabeak ebaki egiten dira, eta katu hidrauliko batzuen bidez ordeztu; hala, modu kontrolatuan, eraikin osoa jaisten dute, solairuz solairu.

“Daruma-otoshi” Kanpoko esteka izena eman dio metodoari enpresak, Japoniako joko zahar batekin duen antzekotasunagatik; jokoaren oinarria da panpina baten azpiko piezak kentzen joatea, baina panpina erori gabe.

Kajima enpresaren arabera, seguruagoa da metodoa, eta metodo tradizionalek baino zarata eta hauts gutxiago sortzen ditu. Halaber, adierazten dute denbora gutxiago behar dela, % 20 inguru gutxiago, eta errazagoa dela eraikina eraistean sortzen diren produktuak bereiztea eta birziklatzea. Ez dago hain argi, ordea, zer kostu duen teknologiak. Proiektua 2012ko CTBUH 11th Annual Awards sarietan finalista izan zen, berrikuntza-arloan.

Hona eraikinak eraisteko metodo honi buruzko pare bat bideo:

Eraikalen, “Eraikinak lurraren mailatik abiatuta egiteko aukera emango lukeen proiektua” Kanpoko esteka berria argitaratu zen. Eraikinak eraitsi beharrean, hauek eraikitzeko antzeko ideia. Altzairu forjatu aurrefabrikatuak bata bestearen atzetik jasotzean datza metodo hau. Sistema ikerketa-aldian dago oraindik, eta ez du izan egiazko aplikaziorik.

Víctor Repesen bloga Kanpoko esteka albiste-iturri garrantzitsua da Eraikalen.

Youtubeko bideo honetan Kanpoko esteka, ikus daiteke nola eraisten diren 100 eraikin baino gehiago leherketen bitartez.

Iturriak: Victor Yepesen bloga, Valentziako Unibertsitate Politeknikokoa Kanpoko esteka, 2012/12/26 eta Council onTall Building and Urban Habitat Kanpoko esteka

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Zerbitzu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *