Artikulua frantsesez: «Turismoaren garapena: ondare industrialaren balorizazio-faktorea?»

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: “Le développement du tourisme: facteur de valorisation du patrimoine industriel?». Franck Debos-en artikulua berriaren iturrian deskargatu daiteke.

Turismoa da munduko industriarik handiena: munduko BPGaren % 5 osatzen du, munduko enpleguaren % 8,1 (235.758.000 lanpostu 2010ean), nazioarteko inbertsio osoaren % 9,2 (1.200 mila milioi dolar), eta munduko gastuaren % 3,8 (436.000 milioi dolar). 2010ean, nazioarteko 1.000 milioi turistak bidaiatu zuten, eta 2020an 1.600 milioi izatera heltzea espero da (Turismoaren Batzorde Nazionala, 2010). OMTren arabera, hiru helmuga turistiko nagusiak Frantzia (ia 80 milioi bisitari eta % 3ko hazkundea 2010eko datuekiko), Estatu Batuak eta Espainia dira, bai hara doan nazioarteko turisten kopuruagatik, bai nazioarteko turismoari esker dituzten diru-sarrerengatik.

Hala ere, estatistika horiek turismo-mota ugari gordetzen dute barnean. Sektore horren barneko jarduera batzuk, turismo arduratsuak edo ondare-turismoak kasurako, hazkunde handia izan dute.

Artikulu honetan, ondare industrialaren turismoari buruz hitz egiten dute, alegia, aktibo ez dauden ekoizpen-tokien garapen turistikoari buruz.

Ondare industrialaren barnean hauek daude: fabrikak, ekoizpen-makinak eta fabrika horietan ekoitzitako objektuak edo produktuak. Ondare materiagabeari dagokionez, kontuan hartu behar dira toki horretan sortu diren eta hara bidali diren ezagutzak, denborarekin eboluzionatu dutenak. Historia sozialak eta interes sozialeko etxebizitzak (langileenak eta ugazabenak) ondare horren zati dira, eta industria turistikoaren osagai.

Turismo industrialaren eskaintzari dagokionez, hauek bereiz daitezke:

  • Industria-jarduerarekin erlazionatutako bildumak dituzten museoak, baita bilduma-museoak ere.
  • Toki-museo gisa hartzen diren guneak (instalazioak barne).
  • Ondare industriala interpretatzeko guneak, non eremu bateko gune guztiek gune horretako elementu guztiak definitzen baitituzte.

Turismoaren industriak Frantzian duen egoera aurkeztu ondoren, dokumentuaren bidez erakutsi nahi da turismo industrialak nola lagundu dezakeen ondarea kontserbatzen eta hobetzen, Frantzian estatu mailako gune industrial turistikoen adibideen bidez eta Frantziako zenbait eskualdetan egindako azterketa baten bidez. Azkenik, behaketa eta emaitza horiek izanda, turismoaren bidez ondare industriala baloratzearen azpian dauden faktoreak identifikatzen saiatzen dira, abantailak eta mugak nabarmenduz.

Iturria: Patrimonio Industrial Arquitectónico Kanpoko esteka, 2012/01/14

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Artikuluak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *