Eraikinak poliki eraistea: Japoniatik datozen zenbait metodo

Hiri handietan etengabe jarraitzen dute etxe orratzak eraikitzen. Baina, guztiarekin gertatzen den moduan, etxe orratz berriak egin ahala, balio-bizitzaren amaiera iristen zaie zaharragoei.

Japonian 100 metro baino gehiagoko garaiera duten 797 eraikin daude. Datozen 10 urteetan, 30 eta 40 urte arteko antzinatasuna izango dute eraikin horietatik 99k (etxe orratz horien balio-bizitza), eta, horrenbestez, halako tekniken beharra arrazoitzen du horrek. Lan zaila da eraistea, bereziki kontuan izanik hirian milioika biztanle daudela, eta etxe orratzak beste eraikin batzuez inguratuta. Japoniako zenbait enpresak pixkanaka desmuntatzeko aukera ematen duten prozedurak garatu dituzte, jendearen eta inguruko eraikinen segurtasunari eutsiz, eta obra-hondakin eta hauts-laino ugariak saihestuz.

Taisei Ecological Reproduction System, edo Tecorep, Taisei enpresarena 

Taisei Corporation Kanpoko esteka enpresak garatu duen eraisketa-metodoan, etxe orratzaren barnean egiten da prozesu osoa. The Japan Times Kanpoko esteka egunkarian hau azaldu dute:

“Eraikinaren goialdean desmuntatzeko fabrika bat muntatzea bezalakoa da. Estalkian kapela ikaragarri bat jartzen da, eta handik desmuntatzen da”.

“Kapela” horren bidez, espazio itxian egiten da lan, eta zarata-mailak murriztu eta kanpora isurtzen den hautsaren % 90 murrizten da. Eta onena da langileentzat aire zabalean lan egitea baino osasuntsuagoa dela.

Metodo horren bidez, aldi baterako zutabeen bidez eusten zaio eraikinaren estalkiari. Etxe orratzaren garaiera murriztu egiten da goiko solairuak desmuntatu ahala, erabat desagertzeraino.

Bideo honetan metodoak nola funtzionatzen duen ikus daiteke:

 

Enpresak mundura zabaldu nahi du teknologia hau.

Cut and take down Method, edo Daruma-otoshi, Kajima Corporation enpresarena Kanpoko esteka

Aurten albiste hau argitaratu da Eraikalen: “Daruma-otoshi: eraikinak eraisteko prozedura berritzailea Japonian” Kanpoko esteka. Kajima Corporation eraikuntza-enpresaren prozesua garaiera handiko eraikinak eraikitzeko erabiltzen den sistema alderantzikatzean datza. Solairu garaiena eta haren elementu guztiak lurraren mailan eraikitzen dituzte, eta, gero, ordenagailuz kontrolatutako katu hidraulikoen bidezko sistema sofistikatu baten bidez, igo egiten dute. Hurrengo solairua eraiki eta berriro igotzen dute, eraikin osoa amaitu arte. Eta teknika hori egokitu da eraikinak eraisteko. Beheko solairuaren zutabeak eta egiturak katu hidraulikoen bidez ordezten dira, eta haiek eusten diote eraikin osoari. Langileak solairuan sartu eta erabat desmuntatzen dute, eta birziklatu daitezkeen material guztiak bereizi. Hori egin ostean, hurrengo solairua jaisten dute, eta prozesua berriro errepikatu.

Hat Down Method, Takenaka Corporation-ena Kanpoko esteka

Metodo honetan, eraiste mugikorreko langune bat jartzen da, (Hat, kapela), eta eraikinaren goialde osoa ixten da. Jarraian, beherantz, eraikina bezala, bota egiten da, goitik behera. Kapelak eraiste-ekipo bat du, sabaiko garabiak barne, eta hutsunerik utzi gabe jaisten da, eraitsitako eraikinaren gorputza biltzen duen bitartean. Eraitsitako material guztiak eraikinaren barrutik jaisten dira.

Metodo hau erabiliz egindako eraisketari buruzko informazio gehiago jaso daiteke Osakako Plaza Hotelaren eraisketa-proiektuan Kanpoko esteka.

Kajima Corporation-en Cut and take down metodoak behetik gora egiten du eraisketa, eta Takenaka Corporation-en Hat Down metodoak eta Taisei enpresaren Taisei Ecological Reproduction System (Tecorep) metodoak, goitik behera.

Iturria: Ison 21 Kanpoko esteka, 2013/01/09

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Zerbitzu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *