Eraikuntzaren Valentziako Institutuak, Valentziako Erkidegoko Eraikuntza Jasangarrirako Foroaren bidez, gida hau argitaratu du ESCV Foroko eraikuntza jasangarrirako giden sailean.
Eraikuntza-tipologia bakoitzean ura aurrezteko sistema egokienak aukeratzeko dokumentua da. Horretarako, merkatuan ura aurrezteko dauden sistemak deskribatzen dira (aireztailuak, emari-murriztaileak, aginte bakarreko iturriak, etab.). Jarraian, horietako bakoitza zer parametrorekin ebaluatuko den definitzen da (ur- eta energia-aurrezkia, kostua, ingurumen-eragina, etab.) eta, azkenik, sistema bakoitza definitutako parametroen arabera ebaluatzen da, eta informazio osagarria eman, aplikatzen laguntzeko.
Albistearen iturrian, dokumentuaren pasarte bat irakur daiteke, eta dokumentua erosi (5 euro).
Gai berari buruz, Eraikalen “Uraren energia-eraginkortasunari buruzko gida (2012)” argitaratu zen.
Iturria: Instituto Valenciano de la Edificación , 2013/01/08