Hormigoi eraginkorragoa patentatu dute, pikoidun morteroari poliestireno hedatu tratatua erantsiz

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko (UPM) Arkitektura Teknikoko Unibertsitate Eskolako talde batek hormigoia egiteko prozedura berri bat proposatu du, eta egun erabiltzen dena baino material arinagoa, akustikoki isolatzaileagoa eta termikoki erresistentzia handiagokoa lortzen da.

Bi ikertzailek asmatu eta patentatutako metodoa Kanpoko esteka pikoidun morteroari poliestireno hedatu tratatua eranstean datza. Emaitza hormigoi hobetua da, eta Eraikuntzaren Kode Teknikoaren oinarrizko eskakizunak betetzen ditu, ezaugarri termiko eta akustikoei dagokienez.

Kode hori 2007an onartu zen, eta han zehazten dira, besteak beste, ongizate termiko eta akustikoa lortzeko beharrezkoak diren energia-eskaeraren eta zaraten kontrako gutxieneko eskakizunak, eta horrek araudia betetzen duten eraikuntza-irtenbideak aztertzea eragiten du. Ildoetako bat da pikoiz arindutako hormigoi bibratuko blokeen erresistentzia akustiko eta termikoa hobetzeko azterketa.

Kanariar Uharteetako pikoia

Pikoia sumendi-jatorria duen agregakina da, eta eraikuntzarako elementu aurrefabrikatuak (blokeak, gangatilak eta xaflak) egiteko erabiltzen da Kanariar Uharteetan; baina elementu horiek ez dituzte EKTn zarataren aurkako eta energia-eskaerarako zehaztutako oinarrizko baldintzak betetzen.

Arazo horiek konpondu eta indarrean dagoen araudia betetzeko, aireko zaratari eta erresistentzia termikoari buruzko azterketak egiten dira material horrekin eraikitako eraikinen barneko trenkada-multzoetan eta fatxadan, eta ia beti eraikuntzarako lortzen den irtenbidea da estradosak eranstea (horma zurrun eta lodiei itsatsitako xafla finak, isolamendu termikoaren eta akustikoaren prestazioak hobetzeko), edo igeltsuzko xaflak. Baina horrek kostuak igotzen ditu, eskulanari eta materialei dagokienez, eta eraikitako azalera gutxitzen du, perimetroko hormen lodiera handiagoa baita.

Bloke, gangatila eta xafla hobeak material berriarekin

Arazoari eman dakiokeen beste irtenbide bat da hormigoia hobetzea, eta bloke, gangatila eta xafletan erabiltzea, eta hori egin da lan honetan. Horretarako, erabat bestelakoak diren bi material erabili eta nahasi dira: pikoia, modu naturalean osatua, duela hogei milioi urte baino gehiago izandako sumendi-erupzioetako laba hoztean, eta poliestireno hedatua, industria 1950ean merkaturatzen hasi zen material sintetikoa.

Bi elementu horiek nahasita, pikoidun mortero hobetua lortzen da, eta ohiko pikoidun morteroak baino askoz abantaila handiagoak ditu. Hala, nabarmen hobeak dira material berriarekin egindako bloke, gangatila eta xaflen ezaugarriak. Batetik, pisu gutxiago dute, % 32,82 arinagoak izan baitaitezke, eta erresistentzia termikoa % 103,64 handiagoa izan daiteke.

Erresistentzia akustiko handiagoa ere ematen du. 5 cm-ko lodierako eta bi aldeetatik igeltsuz estalitako xafla batek 15 cm-ko lodierako eta bi aldeetatik igeltsuz estalitako hormigoi bibratuz eraikitako horma baten isolamendu akustiko bera du.

Hala, pikoidun mortero tradizionalari poliestireno hedatu tratatua gehitzean, EKT betetzen dute material horrekin eraikitako hormigoi bibratuzko blokeek, estradosak edo igeltsuzko xaflak jarri beharrik izan gabe. Prozedura horrek merkaturatze bidean dagoen patentea ekarri du.

2012an, Eraikalen argitaratu zen Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Egituren Teknologiako Taldeak hormigoi biologiko bat garatu eta patentatu zuela “bizirik” zeuden fatxadak eraikitzeko Kanpoko esteka.

“Sumendi-errautsekin egindako adreiluak” Kanpoko esteka berria ere argitaratu zen Eraikalen, zientzialari argentinar batzuk egindakoak.

Iturria: Sinc, Servicio de información y noticias científicas Kanpoko esteka, 2013/01/08

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Patenteak, Produktu berriak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *