Eraiki berrien ziurtagiri energetikoaren kanpoko kontrola arautzeko den Agindua argitaratu da

Eraikin berrien eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko Prozeduran, eskatutako Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriari Autonomia Erkidegoak eskatutako kanpoko kontrola egitea aurreikusten zen.

Euskal Herriko eraikin berrien eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria arautzen duen 240/2011 Dekretuan, autonomia erkideko honek Dekretu horren IV. Kapituluan xedatzen zuen agindu batean jasoko zela modu teknikoago eta zehatzago batean kontrol horren nondik norakoak: AGINDUA, 2012ko abenduaren 12koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriaren kanpoko kontrola arautzeko dena Kanpoko esteka. Agindu hau 2013ko otsailaren 22an hasiko da indarrean.

Agindu honek ezartzen du zer ezaugarri izan behar dituzten kontrola egingo duten eragileek, bai eta 240/2011 Dekretuaren IV. kapituluan aurreikusitakoarekin bat etorriz zer prozedura erabili behar den ere.

Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriaren kanpoko kontrolaren helburua hauxe da: ziurtagirian ematen den informazioa ondo dagoela ziurtatzea; horretarako, zorrotz egiaztatu behar da datuak zuzenak direla, prozedura betetzen dela eta ziurtagirian azaltzen den kalifikazio energetikoa zuzena dela.

Kanpoko kontrolaren kontzeptua eta eragina:

  • Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriaren kanpoko kontrolak honako hauek egiaztatzen ditu: ziurtagirietan emandako datuak, prozedura eta aplikatutako kalkulu metodologiaren arabera esleitutako kalifikazio energetikoa.
  • Kanpoko kontrola ez da nahitaez egiten eraginkortasun energetikoaren ziurtagiri guztietan, bai proiektuei buruzkoetan, bai bukatutako eraikinei buruzkoetan, baldin eta A, B edo C kalifikazioa badute, urtarrilaren 19ko 47/2007 Dekretuan xehatutakoa betez (dekretu horren bidez, eraikin berrien eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko Prozedura onartzen da), eta kalifikazio horrekin ados dagoen edo ez adieraziko du. Kanpoko kontrola borondatezkoa da gainerako kalifikazio energetikoetarako.

Iturria: Zerolab Kanpoko esteka, 2013/01/22

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Legegintza and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *